102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten:

Sustatzailea: Irizar Navarra, S.A. Jarduera: garbitzeko zubia kamioiak konpontzeko tailerrean. Tokia: Ekialdeko etorbidea, 9, Garrioaren Hiria, Imarkoiango 3. poligonoko 968. lurzatia.

Noain Elortzibarren, 2013ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Oscar Arizcuren Pola.

Iragarkiaren kodea: L1307529