102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 8koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Azkoiengo Azkoyen, S.A. entitatearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Azkoiengo Azkoyen, S.A. entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100282012013) aztertu da, Erregistro honetan 2013ko martxoaren 7an sartu zena. Enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2012ko abenduaren 12an izenpetu zuten, eta 2013ko apirilaren 17an zuzendu, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 8an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

Atariko kapitulua

Alderdiak

Azkoyen, S.A. enpresako langileen legezko ordezkariek eta Zuzendaritzak adostu dute hitzarmen kolektibo hau.

Hitzarmen kolektibo honek ordeztu eta irensten du Azkoyen Industrial, S.A.n, Azkoyen Medios de Pago, S.A.n eta Azkoyen, S.A.n 2008-2011 indarraldirako itundutakoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena.

Horrenbestez, indarra duen bitartean, alderdi batek ezin dio besteari negoziazio gehiagorik eskatu hitzarmen kolektibo honetan araututako gaiei buruz, non ez den bertan arautu diren inguruabarretan.

AZKOYEN, S.A.REN 2012-2013 HITZARMEN KOLEKTIBOA

1.–Xedea: lan kontratua indarrean duten langileen laneko baldintza orokorrak arautzea zehaztu den aplikazio eremuaren barrenean. Zehaztutako xedetik kanpo daude lan harreman bereziak (LEren 2. art.).

2.–Aplikazio eremua.

a) Enpresa: Azkoyen, S.A.

b) Langileak: zehaztutako enpresa eremuan integratutako langile guztiak, ituna sinatu den egunean lan-kontratua indarrean zutenak, baita aplikatzen diren iraunaldian eta enpresa eremuan lan-kontratua eskuratuko duten langile guztiak ere. Lanaren eta helburuen araberako ordainketaren eskeman (Zuzendaritzak proposatua) borondatez integratzen diren edo integratuta dauden langile guztientzat da 3. kapituluan (“Ordainsaria”) esaten dena.

c) Denbora-eremua: 2012ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31 arte.

d) Hitzarmen kolektiboa salatzea: hitzarmen hau 2013ko abenduaren 31n salatutzat joko da, eta 2014ko abenduaren 31 arte izanen du indarra ultrajardueragatik.

3.–Ordainsaria.

a) Soldata finkoa:

i. Erantsitako taulan jaso dira indarra duten kategorien araberako gutxieneko soldatak, osagarriak eta urteko plusak.

ii. Soldatak berrikustea eta eguneratzea:

–2012: urteko soldata gordinaren %3,4ko soldata murrizketa, aparteko orduen ordainketa izan ezik; murrizketa hori Eguberrietako aparteko pagan aplikatuko da.

a. Gizarte Segurantzan dagokion erregularizazio prozesua eginen da.

b. Soldata murrizketa hori ez da finkatuko eta hurrengo urtean 2011ko soldata maila eguneratutik abiatuko da (ikus kontzeptuen glosarioa eranskinean, I. eranskineko soldata taulei buruz).

–2013: 2011ko soldata eguneratua (definizioaren arabera, ikus glosarioa, 2012an egindako murrizketa kontuan hartu gabe). Eguneratze horretarako, “Peralta” izeneko salmenten aurrekontu erreala (ikus glosarioa) bete beharko da, konpainiaren barreneko komunikazioaren arabera, emaitzen kontuan islatuko baita:

a. “Peralta salmentak” izeneko aurrekontuaren araberako salmentak betetzen ez badira, %3,4ko soldata murrizketa aplikatuko da urteko soldata gordinean. (2012ko mekanismo bera erabiliko da. Hau da, murrizketa hori Eguberrietako aparteko pagan aplikatuko da, eta dagokion erregularizazio prozesua eginen da Gizarte Segurantzan).

b. “Peralta salmentak” izeneko aurrekontuaren eta hortik gorako %3ko salmenten artean, soldatak “izoztuta” geldituko dira.

c. “Peralta” salmenten emaitzak %3tik gora gainditzen badu urteko “Peralta” salmenten aurrekontua, soldatak %1,6 igoko dira (Eguberrietako aparteko paga finkaezin gisa, aurretik definitutako sistemaren arabera).

d. Enpresak txostena eginen du hiru hilean behin “Peralta” salmenten emaitzari buruz, kontuak CNMVn aurkeztu ondoren.

b) Plusak eta osagarriak.

i. Prestasun plusa txandaka lan egiteko: enpresako zuzendaritzak esleituko dizkie langileei goizez, arratsaldez eta gauez lan egiteko txandak. Txandako araubidean eta enpresak zehazten duen moduan lan egiteko prest egotea konpentsatzeko, aipatu prestasun plusa ezarri da, eta horren igoera atal honen bukaerako taulan jaso da gaur egun duen balioaren gainean (erabaki honen aurreko balioa, I. eranskinean jasoa). Hilabeteko paga arruntetan banatuta ordainduko da plusa.

ii. Txanda-plusa: txandako egoeran dauden langileei aplikatuko zaie txanda-plusa, hau da, enpresak zehaztutako hiru txandatako edozeinetan (goizez, arratsaldez eta gauez) ari direnei. Langileek beraiek eskatuta txandaka aritzen direnak plusetik kanpo daude. Txanda-plusa egunerokoa da, eta ez zaio aplikatuko aparteko orduen bitartez ordaintzen den jaieguneko lanari. Plus osoa ordainduko zaio txanda oso-osorik egiten duenari, eta proportzionalki txandaren zati bat egiten duenari; betiere, txandaren 4 ordu efektibo egin beharko dira. Kasu horretan, ordu pilatuen poltsa duen langileak ordu horiek baliatzen ahalko ditu txanda osatzeko eta, beraz, plusa osorik jasotzen ahalko du. Aukera hori ezinezkoa da absentzia orduak egun solte erdi batekoak badira. Beheragoko taulan adierazi da plusaren eguneko balioak izan duen igoera. Plus horren gaur egungo balioa I. eranskinean jaso da.

iii. Gaueko lanaren plusa: 22:00etatik 06:00ak artekoari esaten zaio gaueko ordutegia. Ordutegi horretan aritzen diren langileek plus bat jasoko dute lan egindako ordubete bakoitzeko; horren igoera, gaur egun orduak duen balioaren gainekoa, gaur egun aplikatzen den gaueko lanaldiaren plusa zortzi orduz zatituta ateratzen dena, beheko taulan ikus daiteke.

iv. Antzinatasunaren osagarria: gaur egun indarra duten kopuruak, akordio hau sinatu eta aplikatu aurrekoak, dokumentu honen I. eranskineko taulan islatuak, urtero eguneratuko dira hurrengo taulan ezarritakoari jarraituz. Hirurtekoa betetzen den egunean eta hurrengo urteetan egun berean sorraraziko da antzinatasunaren osagarria, eta hilabete horren nominan ordainduko da oso-osorik.

v. Eritasunaren edo istripuaren osagarria: eritasunagatiko edo istripuagatiko baja egiaztatuaren kasuan, enpresak bere kargura ordainduko du Gizarte Segurantzaren prestazioaren eta hilabeteko soldata finkoaren arteko aldearen %100 bajaren lehen egunetik eta 18 hilabetez, gehienez ere. Osagarria jasotzeko, baja agiriak eta hura berresten dutenak aurkeztu beharko dira zintzo asko enpresaren osasun zerbitzuan.

Nafarroako Industria Siderurgikoaren hitzarmen kolektiboan absentismoaren kapituluan ezarritakoarekin puntu guztietan bat etortzea erabaki dute enpresak eta batzordeak; hala ere, testu horren 5. puntuari dagokionez, Azkoyen, S.A.k bere formulari eutsiko dio absentismoa kalkulatzeko.

Kontzeptua

2011n bezala, eguneratuta

Prestasuna

Txandak

Gaueko lana

Antzinatasuna

ABE egoeraren osagarria

%100

c) Aparteko orduak: lanaldi arruntetik kanpo egindako aparteko ordu bakoitza %75eko errekarguarekin ordainduko da ordu arruntaren balioaren gainetik, edo jai hartuko da, langileak zer nahi duen. Errekargu hori ez da aplikatuko konpainiari zor zaizkion orduak konpentsatzen direnean.

4.–Lan denbora.

a) Urteko lanaldia: hauek dira lan ordu efektiboak, urte osoan kontatuta:

URTEKO LANALDIA

2012

2013

Orduak

1.706

1.714

2012ko 1.706 orduetako 8 aplikatu ezin direnez, 2013. urtera eraman dira eta, guztira, 1.722 egiten dute.

b) Lanegunak: hauek izanen dira langile bakoitzaren urteko lanegunak:

URTEA

2012

2013

Lanegunak

217

218

c) Lan egutegia:

i. Lan egutegia: aurreko urteko azaroan, beranduenez, hasiko da haien negoziazioa, bi aldeak prest egonik urtarrila baino lehen adostasun bat lortzeko. Adostasunik ez bada, enpresak otsailaren lehen egunean ezarriko du lan egutegia, adostutako azken egutegia erreferentzia gisa hartuta.

ii. Ordutegiak: sarrerako eta irteerako ordutegiak itundutako lanegunen eta urteko lanaldiaren arabera doituko dira, eta urteko lan egutegian zehaztuko dira. Erreferentziako arau gisa, orain arte aplikatutako ordutegien tipologia berari eutsiko zaio.

iii. Norberaren egutegia: lan egutegia zehaztuta dela, urtero otsailaren 28a baino lehen aurkeztuko zaio norberaren egutegiaren proposamena atal bakoitzeko arduradunari, eta hark martxoaren 31 baino lehen onetsiko du. Egutegi horretan, norberaren opor egunak zehaztuko dira; betiere egun osoak izanen dira, zein den ere egun bakoitzeko ordutegia. Egutegi hori zehaztuta dela, ezin izanen da aldatu, non ez den beste akordioren bat langilearen eta arduradunaren artean. Norberaren egutegiak zehazteko tenorean, atal bakoitzean, kontratatutako orduen %30 izanen dira, gehienez ere, opor orduak, uztailean, abuztuan eta Azkoiengo jaietan –irailean– izan ezik, horietako muga %50 baita; betiere, atalaren oinarrizko operatibitatea bermatu beharko da, hau da, bezeroarekiko zerbitzua eta ustekabeetan erantzuteko gaitasuna.

iv. Egun solteak: lan egutegian 3 egun solte sartuko dira. Egun horiek osorik edo egun erdizka hartzen ahalko dira; ostiral bateko lanaldi zatituko 4 ordu egun solte baten erdia izanen dira. Langilea behartua dago oporra hartu gogoaren berri ematera haren jakitun izan bezain laster; aurreko puntuan ezarritakoaren arabera, kontuan hartuko dira atal bakoitzaren barreneko mugak, aurreko puntuan zehaztuak, kontratatutako orduen gaineko opor egunetarako. Arau orokor gisa, lehen bi egunak azaroaren 1a baino lehen hartuko dira, eta bestea abenduaren 1a baino lehen. Egun horiek hartzeko mekanika hori betetzen ez bada, konpainiak zehazten ahalko du noiz hartu. Orobat, arduradunak garaiz egindako eskaera bereziak aztertu eta baimentzen ahalko ditu, baldin ez badute eraginik atalaren oinarrizko operatibitatean eta bezeroarekiko zerbitzuan.

d) Lanaldi irregularra:

Lanaldi irregular hori dela medio, ordu bat gehitzen ahalko zaio ordutegiari eta, aldi berean, beste ordu bat kendu; izan ere, norberaren urteko lanaldi itundua errespetatzea da araua. Norberaren lanaldi irregularra konpentsatzean, norberaren urteko ordu efektiboak ez dira aldatuko, ez alde, ez kontra; beste modu batera esanda, 7 ordu egiteko, lehendik 9 eginak izan beharko dira (eta alderantziz), norberaren urteko orduen saldoa zero izan dadin.

Batzordeari 72 ordu lehenago aditzera emanda aplikatzen ahalko da lanaldi irregularra. 9 orduko lanaldia txandako langileei aplikatzen zaienean, ordubete luzatuko da lanaldia irteeran, gaueko txandako langileei izan ezik, horiei ezin baitzaie lanaldi irregularra aplikatu. Aldiz, lanaldia jarraia edo zatitua bada, enpresak lanaldi hasieran edo bukaeran ezartzen ahalko du ordu hori.

e) Ordu poltsa: malgutasun bereziari buruzko 2012ko urtarrilaren 27ko akordioaren arabera. Ikus enpleguaren atala: enplegua mantentzeko eta malgutzeko neurriak.

f) Egoera bereziak. Eskaera aldaketak direla-eta malgutasun neurri bereziak hartu beharra dagoenean, berariaz zehaztuko dira egoera bakoitzerako, eta enpresa batzordearekin adostu beharko dira kasu bakoitzean.

g) Lizentziak (baimen ordainduak):

Ondotik aipatzen den denboran eta adierazten diren arrazoi edo beharrengatik lanera ez etortzeko baimen hauek dira lizentziak. Dagokion puntuan besterik adierazten ez bada, gertaera eragiletik aurrera kontatuko dira lizentziak.

i. Ezkontza: 18 egun natural, oporrei gehitzen ahalko zaizkienak, batera egokituz gero.

ii. Seme-alaben jaiotza: 4 egun natural; 2 egun natural, gertaera eragiletik aurrera, eta beste biak, langileak aukeratuta, gertaera eragiletik 15 eguneko epean. Zesarea bidezko erditzeetan, 2 egun natural gehiago, gertaera eragiletik aurrera.

iii. Ezkontidearen edo seme-alaben heriotza: 10 egun natural, heriotza aurretik hartzen ahalko direnak eritasun terminalen kasuetan.

iv. Gurasoen edo anai-arreben heriotza: 3 egun natural.

v. Aitona-amonen, biloben, suhi-errainen, koinatu-koinaten eta aita-amaginarreben heriotza: 2 egun natural.

vi. Ezkontza bidezko aitona-amonen, osaba-izeben edo lehengusu propioen heriotza: egun erdia, hiletara joateko.

vii. Ezkontidearen edo seme-alaben eritasuna:

–Ez larria, ospitalizatuta edo kirurgia anbulatorio handiarekin: 2 egun natural, gertaera eragiletik aurrera.

–Larria, ospitalizatuta edo ebakuntza ez anbulatorioa behar duena: 3 egun natural gertaera eragiletik aurrera, ospitalizazioak dirauen bitartean erabiltzen ahal direnak. 2 eguneko bigarren lizentzia baterako eskubidea izanen da ospitalizazioa hasi zenetik hamabost egun natural iragan eta hark jarraitzen badu; egun horiek osorik edo erdizka hartze ahalko dira.

viii. Bigarren maila arteko odol edo ezkontza ahaideen eritasun larria, ospitalizatuta edo ospitalizazio gabeko ebakuntza eta etxeko egonaldia behar dituena: 2 egun natural, gertaera eragiletik aurrera. Langilearekin bizi diren lehen mailako odol ahaideen kasuan (gurasoak eta senideak), kirurgia anbulatorio handiko egoeretan izanen da lizentzia honetarako eskubidea, baita 2 eguneko bigarren lizentzia baterako ere, ospitalizazioak hogeita hamar egun egin eta jarraitzen badu; egun horiek osorik edo erdizka hartzen ahalko dira.

ix. Senideen, gurasoen, seme-alaben, osaba-izeben, lehengusu-lehengusinen, iloba propioen edo koinatu-koinaten ezkontza: egun natural bat, ezkontzara joan ahal izateko.

x. Nahitaezko betebehar publiko baterako: ezinbestekoa den denbora.

xi. Ohiko bizilekuz aldatzeko: egun natural bat horretarako.

xii. Lan-ordutegian kontsulta medikora joateko: 16 ordu urtean, gehienez ere. Medikuntza orokorreko sendagileak aginduta, lan-ordutegian Gizarte Segurantzako espezialistengana joateko: behar den denbora, frogagiria aurkeztu ondoren.

xiii. Epaiketara joateko lekuko gisa: behar den denbora; betiere, epaileak zitazioa eginda edo alderdi batek eskatuta.

xiv. 9 hilabetetik beherako haurrari esnea emateko: bi zatitan bana daitekeen ordubeteko absentzia, edo ordu erdiko lanaldi murrizketa, helburu berarekin. Baimen hau amak nahiz aitak hartzen ahal dute, beren nahierara, biak lanean ari badira. Langileak zehaztuko du haurrari esnea emateko baimena zein epe eta ordutan hartuko duen bere ohiko lanaldiaren barrenean. 15 egun lehenago adierazi beharko du langileak noiz itzuliko den lanaldi arruntera.

xv. Behar-beharrezkoa den denbora, erditu aurreko azterketa medikoak egiteko eta erditzea prestatzeko tekniketan trebatzeko, lanorduetan egin behar badira. Lizentzia hau aitari ere aplikatzen zaio, aipatu azterketa eta probak egiteko laguntzaile gisa.

xvi. iii eta vii epigrafeetako aipamenak izatezko bikotekide gisa bizi direnentzat ere badira, udalaren ziurtagiriaren bidez frogatzen badute.

xvii. Lizentzia horiei, xi. epigrafetik aurrera aipatu direnei izan ezik, egun natural bat edo enpresak bidezkotzat jotzen duena gehituko zaie lizentzia eskatzera behartzen duen gertaerak, urruntasunagatik edo komunikazio zailtasunagatik, hala eskatzen duenean.

xviii. Kasu guztietan, lehenbailehen jakinaraziko zaizkie lizentziak gainbegiraleari eta Giza Baliabideen Departamentuari; bertan, nahitaez frogagiria aurkeztu beharko da, soldata finko osoari dagokion ordainketa jasotzeko.

5. Enplegua.

a) Enplegua mantentzea:

i. Enpresak konpromisoa hartu du 2011ko ekitaldian 50.000 eurotik beherako ordainsari gordina izan duten langileei bakarrik enplegua mantentzeko, eta kasu horietan bakarrik uko egin dio arrazoi objektiboengatik inor kaleratzeari. Uko egite horrek ez du eraginik urteko Peralta salmentak (ikus definizioen glosarioa) 35 milioi eurotik beherakoak direnean.

ii. Enpresak ez dio inoiz uko egiten enplegatuekin duen lotura hausteari diziplinako arrazoiak daudenean edo lanpostuari ez egokitzeagatik.

iii. Krisi ekonomiko larri orokorraren egoeran, hau da, ikusita enpresaren egoera ekonomiko-finantzarioa, eskaeraren eta lan kargaren aldakortasuna, lanaldi irregularra aplikatuta konpondu ezin dena, malgutasun neurri ez traumatikoak aplikatzea izan da asmoa, i puntuan aipatutako langileek enplegua izaten jarraitzeko helburua lortzearren. (Alde horretatik, II. eranskinean garatzen diren neurriak itundu dira).

b) Barne mugikortasuna: aipatu malgutasun neurriekin batera konpromiso bat dago balioaniztasun programak garatzeko gure langileei haien eremu funtzionalean.

c) Enplegu finkoa: aldi baterako kontratuetarako muga bat ezarri da urteko, enpresaren kontratu finkoko orduen %30ekoa, uztaila, abuztua eta Azkoiengo jaiak, irailean, portzentaje horretatik salbuetsita, horientzat %50ekoa baita muga. Kopuru hori gainditzen duten orduek, ABLEko orduak barne, enplegu finko bihurtuko dira, haiek urtean aplikatzen den lanaldiaz zatitua ateratzen den kopuruan. Kalkulu horretarako, ez dira kontuan hartuko errelebo-kontratuak eta erretiro partziala hartutako langileen orduak. Enpresak, hilabetero, unitate bakoitzeko behin-behineko eta aldi baterako lan orduei buruzko informazioa emanen dio batzordeari.

d) Erretiroa:

i. Gaur egungo eta geroko lege aldaketen aurrean, atal hau indarra duen legediari egokituko zaio.

ii. Erretiro partziala: enpresa saiatu eginen da errelebo-kontratua egiten legez behar diren baldintza guztiak beteta eskaera egiten duten langile guztiei. Enpresaren esku dago langileak proposatzen duen erretiro portzentajea eta zerbitzuaren prestazioa onartzea. Gainera, urteko lanaldi partziala betetzeko datak finkatuko ditu. Errelebolariaren kontratua lanaldi osokoa izanen da erretiro partziala legez ezarritako handiena den kasuetan.

6.–Aseguruak eta laguntzak.

a) Aseguru kolektiboak: enpresak aseguru kolektiboko polizak kontratatuko ditu, bere kargura, berme hauekin:

i. Bizitza: 18.000 euroko kapital aseguratua langile bakoitzeko, heriotzaren kasuan.

ii. Istripua: 36.000 euroko kapital aseguratua istripuan hilez gero, eta 60.000koa erabateko baliaezintasun iraunkorraren kasuan, istripuagatik.

iii. Lan bidaiako laguntza: konpainiak kontratatutako bidaia agentziaren bidez kudeatzen diren bidaiei aplikatuko zaie, barne prozeduran ezarritakoari jarraituz.

b) Seme-alabentzako laguntza: 2009tik indarra duen sistemaren arabera.

Hitzarmen honek indarra duen bitartean, 67,72 eurokoa da seme-alaba bakoitzeko laguntzaren balioa. Enpresa batzordeari dagokio funtsa kudeatzea, Giza Baliabideen Departamentuak lagunduta, horren beharra izanez gero.

c) Ikasketetarako laguntza: indarra duen sistemaren arabera, non konpainiak funts bat ezarriko baitu, oinarrizko balioa –hau da, 9,1 euro– langile kopuruarekin biderkatuta aterako dena. Langile kopuru hori enpresa bakoitzean (atzerriko filialetako langilerik gabe) urrian urtero zehaztuta den langileen aplikazio eremuan sartuta egonen da. Laguntzaren zenbatekoa hurrengo hilabetean emanen da, eta batzordeari dagokio kudeatzea. Oinarrizko balioa izoztuta egonen da indarraldian, non ez den igoerarik gertatzen soldaten arloan Peralta salmenten aurrekontua %3tik gora handitzeagatik.

7.–Prestakuntza, sustapenak eta iradokizunak.

a) Prestakuntza: urtero, enpresaren prestakuntza plana eginen da beharren diagnostikoaren arabera, eta hartan enpresa batzordeak parte hartuko du. Aldian behin, plana nola bilakatzen eta betetzen den emanen zaio aditzera batzordeari.

b) Sustapenak: indarra duen sistemaren arabera.

c) Iradokizunak: langileen ordezkariek iradokizun batzordean parte hartzen jarraituko dute, sistemaren erregelamendu berrian ezarritakoaren arabera.

8.–Arriskuei aurrea hartzea:

a) Osasuna zaintzea: konpainiak konpromisoa hartu du urtero borondatezko analitika orokorra egiteko. Orobat, urtero ere, gripearen txertoa egitea bideragarria ote den aztertuko da.

b) Enpresaren aurreneurrietan sartuko da gaueko lanerako prozedura, prebentzioko batzordeekin zehaztuta dagoena.

9.–Berdintasun planak:

2008-2011 hitzarmen kolektiboan garatutakoaren arabera.

10.–Batzordeak:

Interpretazio batzordea sortu da, hitzarmena interpretatzeko organo paritario gisa, sei kidez osatua: hiru, langileen ordezkari, eta hiru, zuzendaritzaren ordezkari.

Batzorde horrek hitzarmenaren aplikazioa eta haren edukiaren gainean sor daitezkeen desadostasunak interpretatu eta zainduko ditu.

Kide anitzen artean hartuko dituzte erabakiak bi alderdiek eta emanen dute botoa; aholkularien laguntza izan dezakete.

Alderdietako edozeinek eskatuta bilduko da batzorde hori, eskaeratik 15 eguneko epean gehienez ere, eta batzordea bildu eta ondoko bi asteko epean, gehienez ere, ebatzi beharko ditu gaiak.

Batzordearen helbidea, haren esku-hartzea eskatzeko, enpresaren Giza Baliabideen Departamentua izanen da.

Sor daitezkeen desadostasunak eraginkortasunez konpontzeko prozedurak, L.E.ren 82.3 artikuluan aipatzen diren lan baldintzak ez aplikatzeko:

Nafarroako Foru Komunitateko Industria siderurgikoaren hitzarmen kolektiboan xedatutakora jotzen dugu.

11.–Hitzarmen hau betetzeko elkarren arteko bermearen klausula eta akordioaren espiritua (enplegua mantentzea eta adostu diren baldintzak):

a) Enpresak uko egiten dio “hitzarmena baztertzeko” mekanismoa erabiltzeari, hitzarmen honen 5. artikuluan (enplegua) adierazitako baldintzak betetzean oinarrituta.

5.a.i. Enpresak enplegua mantentzeko konpromisoa hartu du, 2011ko ekitaldian 50.000 eurotik beherako ordainsari gordina izan duten langileei bakarrik, eta kasu horietan bakarrik uko egin dio ekonomia, antolaketa eta ekoizpen arrazoiengatik inor kaleratzeari. Uko egite horrek ez du eraginik urteko Peralta salmentak (ikus definizioen glosarioa) 35 milioi eurotik beherakoak direnean.

12. Azken klausula: akordio honetan berariaz arautu ez den horretan Nafarroako Industria Siderurgikoaren Hitzarmenean xedatutakoari jarraituko zaio eta, horrelakorik ez bada, indarra duen araudian ezarritakoari.

Akordioa hitzarmen kolektibo bihurtzea: enpresaren zuzendaritza, arlo horretan ezarritakoari jarraituz, arduratuko da estatutuaren araberako hitzarmen kolektibo bihurtzeaz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

I. eranskina

Kategorien araberako gutxieneko soldatak (indarra zuten hitzarmen honen aurreko kopuruak)

TALDEA

LANBIDE SAILKAPENA: TALDEA

LANBIDE SAILKAPENA: TALDEA ETA KATEGORIA

GORDINA URTEAN

1

GOI MAILAKO TITULUDUNA

1. taldea: goi mailako tituluduna

28.766,37 euro

2

ERDI MAILAKO TITULUDUNA

2. taldea: erdi mailako tituluduna

27.138,08 euro

3

INDUSTRIA MAISUA

3. taldea: industria-maisua

28.766,37 euro

4

ARDURADUNA

4. taldea: arduraduna

32.321,88 euro

5

1. MAILAKO ADM. OFIZIALA

5. taldea: administrazioko 1. mailako administrari-ofiziala.

28.766,37 euro

5

2. MAILAKO ADM. OFIZIALA

5. taldea: administrazioko 2. mailako administrari-ofiziala.

27.138,08 euro

5

1. MAILAKO OFIZIALA

5. taldea: tailerreko 1. mailako ofiziala

30.492,35 euro

5

2. MAILAKO OFIZIALA

5. taldea: tailerreko 2. mailako ofiziala

28.766,37 euro

6

ADMIN. LAGUNT.

6. taldea: administrari laguntzailea > 6 hilabete

25.601,97 euro

6

ADMIN. LAGUNT.

6. taldea: administrari laguntzailea < 6 hilabete

23.123,25 euro

6

ESPEZ. TALDEBURUA

6. taldea: espezialista taldeburua

27.138,08 euro

6

3. MAILAKO OFIZIALA

6. taldea: 3. mailako tailerreko ofiziala

27.138,08 euro

6

ESPEZIALISTA

6. taldea: espezialista > 6 hilabete

25.601,97 euro

6

ESPEZIALISTA

6. taldea: espezialista < 6 hilabete

23.123,25 euro

Oharra: bereak dituen behin-behineko langileen kasuan edo aldi baterako laneko enpresek utzitakoen kasuan, sei hilabetetik beherako kategoriatik sei hilabetetik gorakora igoko da langileak kontratazio berriaren unean sei hilabetez baino gehiago lan egin duenean azken hamabi hilabetean edo, aurreko 12 hilabetean goragoko kategorian lan egin badu.

TXANDA-PLUSAK (lanaldi efektiboko euro kopurua)

LANBIDE TALDEEN ARABERAKO SAILKAPENA

Espezialista

6,38

MAISUTZA IND. PRAKTIKAK

Espez. taldeburua

7,56

3. mailako ofiziala

6,60

2. mailako ofiziala

7,17

1. mailako ofiziala

7,56

Industria-maisua

7,56

GAUEKO LANAREN PLUSA (euroak gaueko ordu bakoitzeko)

Gaueko lana

3,16

PRESTASUN PLUSAK (euroak urtean)

Prestasuna

484,37

ANTZINATASUNAREN OSAGARRIAK
(euroak urtean, hirurtekoen arabera)

URTEAK

HIRURTEKOAK

ERREALA

3

1

175,53

6

2

350,95

9

3

612,77

12

4

787,73

15

5

875,19

18

6

1.138,30

21

7

1.216,14

24

8

1.312,87

27

9

1.406,93

30

10

1.500,49

33

11

1.587,26

36

12

1.673,95

39

13

1.786,78

42

14

1.863,13

45

15

1.939,15

48

16

2.018,66

51

17

2.101,42

54

18

2.187,57

II. eranskina

Malgutasun bereziko ituna eta garatu beharreko ERE etengarria

a) Indarra izaten jarraitzen du 2012ko urtarrilaren 27ko malgutasun bereziari buruzko akordioak, indarraldia bukatu arte (2013ko abenduaren 31n), honako hauek barne direla:

i. Lanaldi irregularra.

ii. Opor egunak aurreratzea.

iii. Norberaren ordu poltsa.

b) Erabaki da ERE etengarria aldatzea 2012ko azaroaren 15ean sinatutako baldintzak eta akordioa errespetatuta (2012ko azaroaren 19tik 2013ko otsailaren 1a arte: 12 egun), egun kopurua honela handituta:

i. 2013ko otsailaren 2tik abenduaren 31 arte: 40 egun.

ii. 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte: 40 egun.

3. eranskina

Glosarioa eta kontzeptuen definizioa

–2011ko soldata maila, 2012an eguneratua, aurreko hitzarmenaren arabera (ikus 1. eranskineko taulak).

–Peralta salmentak: barne komunikazioaren formatuari dagozkio, non taldeko enpresen arteko barne salmentak baztertuta dauden, eta honako hauek sartzen diren:

  • Tabako makinen taldetik kanpoko salmentak.
  • “Azkoyen” vending makinen taldetik kanpoko salmentak, Azkoiendik salduta (komunikazioaren arabera).
  • Medios de Pago Industrial taldetik (Ampasa zena) kanpoko salmenta.

Iragarkiaren kodea: F1306947