102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Etxauriko Udalak, 2013ko apirilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

“Etxauriko udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2013ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 8an. Jendaurreko epea iragan denez inork horren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe, Udalbatzak, aho batez, ondoko erabakia hartu zuen osoko bilkuran:

ERABAKI DU:

1. Aldaketa behin betiko onestea Etxauriko udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskinean.

2. Osorik argitaratzea Etxauriko udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskinean egin aldaketa”.

Etxaurin, 2013ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Santiago Huarte Astiz.

ERANSKINA

Zerbitzuak egiteko tasak

a) Udalerrian erroldaturik daudenak:

1.–Ehorzketak, lurrean: zerbitzuaren kostua.

2.–Ehorzketak, nitxoan: zerbitzuaren kostua.

3.–Ehorzketak, errauts-hobian: zerbitzuaren kostua.

4.–Gorpuzkiak ateratzea: zerbitzuaren kostua.

b) Udalean erroldatu gabeak:

Zerbitzuaren kostua gehi 100,00 euro.

c) Zerbitzuak egiteko irteeren kostua:

1.–Irteera zerbitzua (lanegunetan): irteeraren kostua.

2.–Irteera zerbitzua (asteburuetan edo jaiegunetan): irteeraren kostua.

Hilerria erabiltzeko tasak lehen 10 urtean

a) Udalerrian erroldaturik daudenak:

1.–Horma-hilobien erabilera: 300,00 euro.

2.–Errauts-hobien erabilera: 100,00 euro.

3.–Lurreko hobiaren erabilera: kosturik gabe.

b) Udalean erroldatu gabeak:

Hilerria erabiltzeko tasaren kostua, gehi 100,00 euro.

Hilerria erabiltzeko tasak, 10 urteko luzapen bakoitzeko

a) Udalerrian erroldaturik daudenak:

1.–Horma-hilobien erabilera: 300,00 euro.

2.–Errauts-hobien erabilera: 100,00 euro.

3.–Lurreko hobiaren erabilera: kosturik gabe.

b) Udalean erroldatu gabeak:

Hilerria erabiltzeko tasaren kostua, gehi 100,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1307478