102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Atxikitzeko protokoloa

Begoña Ganuza Bernaolak, Lizarrako Udalaren izenean, aditzera eman du:

Lizarrako Udalak, 2013ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki duela atxikimendua eskatzea Nafarroako lurralde esparruan herritarra artatzeko eredu bateratua ezartzeko Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean 2010ko abenduaren 15ean sinatutako esparru-hitzarmenaren aldera. Hura 2011ko 44. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean, eta 2011ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean martxoaren 18an.

Horrenbertzez, aditzera ematen dut:

Lizarrako Udalaren borondatea, haren ordezkaritza baitut, aipatu esparru-hitzarmenari atxikitzeko, haren ondoriozko betebeharrak gure gain harturik eta baldintza guztiei loturik.

Estatuko Administrazio Orokorrak eta Nafarroako Foru Komunitateak 2010eko abenduaren 15ean sinatutako hitzarmenaren hamabigarren klausulan ezarritako prozedurari jarraituz, oniritzia eman zaio administrazio esku-hartzaileek eskatutako atxikimenduari. Estatuko Administrazio Orokorreko Administrazioaren Modernizaziorako eta Administrazio Elektronikoaren Prozedurarako eta Bultzadarako zuzendari orokorra. Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakaritzako eta Justiziako zuzendari nagusia.

Lizarran, 2013ko apirilaren 8an.–Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1307533