102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Xehetasun azterlana Larraiako 6. poligonoan. Hasierako onespena

Alkatetzak, 2013ko maiatzaren 20ko 129/13 Ebazpenaren bidez, xedatu du xehetasun azterlan hau hasiera batean onestea:

–Sustatzailea: Residencial Larraia, S.L.

–Proiektua: Xehetasun azterlana.

–Esparrua: Larraiako katastroko 6. poligonoko 181.etik 185.era bitarteko lurzatiak.

–Prestatze data: 2013/4/29.

–Teknikari prestatzailea: Juan Miguel Garciarena Martínez (arkitektoa).

–Xedea: lurzatietan lehenago definiturik zeuden lerrokadurak aldatzea, fatxada nagusiaren nahitaezko lerrokadura mantendurik, lurzatiaren lerrokaduratik bi metro atzeraemana, eta beheko solairuan atxikitzeko aukera, bermatzen baldin bada karrikak egungo itxura estetikoa izanen duela, etxebizitzak fatxadako plano berean egonda, eta eraikuntzaren okupazioko azalera beheko solairuan izanik; bolumetria aldatuko da lehen solairuan galarazteko etxebizitzak binakakoak izatea, parez parekoak, horietariko bakoitza bere gisa eraiki ahal izateko, eta halarik ere horrek guztiak eragin gabe karrikaren konposizio orokorrari ez tokiak berezkoa duen tipologiari.

–Txostenak: onespenaren aldekoak.

–Prozedura: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21-1-j artikulua eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikulua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Udal bulegoetan izanen da interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Ohartarazten da ezen inork alegaziorik aurkezten ez badu, hirigintzako kudeaketako tresna hori behin betiko onetsitzat joko dela.

Gazolatzen, 2013ko maiatzaren 20an.–Alkatea, José Joaquín San Martín Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1307466