102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

UE11, UE12, UE13 eta UE14 exekuzio unitateetako eta AA3, AA4 eta AA5 jarduketetako saneamendurako kolektore komunaren urbanizazioaren likidazio kontua. Behin-behineko onespena

Ziraukiko Udalak, 2013ko apirilaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

2012ko abuztuaren 13an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez behin betiko onetsi zen UE11, UE12, UE13 eta UE14 exekuzio unitateetako eta AA3, AA4 eta AA5 jarduketetako saneamendurako kolektore komunaren kostuak banatzeko proiektua.

Geroago, Alkatetzaren abuztuaren 29ko 28/2012 Ebazpenaren bidez, Excavaciones Muñoz, S.A.ri esleitu zitzaion proiektua gauzatzeko kontratua, hamabortz mila zazpiehun eta hiruretan hogeita zazpi euro eta hiru zentimoan (15.767,03 euro), BEZa barne, orokorrean eskaintzarik onuragarriena izateagatik, eta administrazio baldintzen agirietan ezarritako irizpideei jarraikiz.

2012ko abenduaren 20an onetsi zen kolektorearen kostuak banatzeko proiektuak ukituei erreklamatzea bakoitzari dagozkion kuoten ordainketa, Lurzoruaren Araubideari eta Hirigintza Antolamenduari buruzko Legea aplikatu eta garatzeko Hirigintzako kudeaketaren gaineko erregelamendua onetsi zuen Hirigintzako kudeaketaren gaineko 3288/1978 abuztuaren 25eko Errege Dekretuaren 189. artikuluari jarraikiz, deusetan ukatu gabe urbanizazio proiektua gauzatzearen behin betiko likidazioak azkenik ekarriko zuen emaitza.

Aipatu jarduketak ez du birzatitzeko proiekturik behar izan, eta hori nabarmena da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 41. artikuluari dagokionez; ohartarazten da banaketarako aplikatu diren irizpideak izan direla 2012ko abuztuaren 13ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onetsitako kostuak banatzeko proiektuan.

Ikusirik obrak gauzatuak daudela eta faktura guztiak Udalak ordaindurik, Udalbatzak, osoko bilkuran bildurik, erabaki hau hartu du aho batez:

1.–Hasiera batean onestea UE11, UE12, UE13 eta UE14 exekuzio unitateetako eta AA3, AA4 eta AA5 jarduketetako saneamendurako kolektore komunaren urbanizazioaren saldoa eta behin-behineko likidazio kontua, bilkuraren espedientean dagoena, baita proportzioz hainbanaturiko kuoten zerrenda ere. Aditzera ematen da jarduketaren zenbateko osoa 15.809,10 euro heldu dela; horri, dagokion BEZa gehitu behar zaio.

2.–Saldoa eta likidazio kontua jendaurrean edukitzea 20 egunez, eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri jabeei zuzenean ematea, eta haiei aditzera ematea espedientea eskura dutela udal bulegoetan.

3.–2012ko abenduaren 20ko erabakiaren bidez erreklamatu zaien zenbatekoa lehenago ordaindu ez duten jabeei errekerimendu egitea, ahalik eta lasterren ordain dezaten, Ziraukiko Udalak titulartasunean dituen bankuko kontuetariko edozeinetan, eta ohartaraztea hala egin ezean premiamendu bidez eginen dela horren bilketa.

4.–Interesdunei ebazpen hau igortzea, eta ohartaraztea ezen, tramite egintza denez, ez dela inolako errekurtsorik paratzen, nahiz eta interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazio guztiak aurkezten ahal dituzten jendaurrean dagoen bitartean.

Ziraukin, 2013ko apirilaren 30ean.–Alkate udalburua, Victoriano Goldaraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1306517