102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

Aldaketa xehakatua Udal Planean, 1. poligonoko 815. lurzatiari dagokionez. Hasierako onespena

CIntruenigoko Udalak, 2013ko maiatzaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa xehakatua Udal Planean, 1. poligonoko 815. lurzatiari dagokionez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 80.1. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Cintruenigon, 2013ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1307524