102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Herri larreetako aprobetxamendua enkantean

Xedea: “Idoia” izeneko bazkatze eremuko herri larreen (belarrak) aprobetxamenduaren esleipena.

Esleipen prozedura ezarria dago Lotzako Kontzejuko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan, 2005eko irailaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen.

Esleitzeko modua: “Idoia” izeneko bazkatze eremuko herri larreen (belarrak) aprobetxamenduaren zuzeneko esleipena egiteko prozedura eman gabe gelditu denez, enkante publikoan jarri da.

Hasierako prezioa: enkante publikorako hasierako prezioa 5.000,00 euro/urtea da; kanona urtero eguneratuko da Nafarroako KPIaren arabera.

Esleipenaren epea: 8 urte.

Esleipen hartzaile eta errentariak aziendak moduz legeztaturik izan behar ditu, osasun ziurtagiriak izan beharko ditu, baita dagokien asegurua ere.

Errentaria arduratuko da zerrakuretako mantentze lanez.

Idoira, agerraldiak eginen dira, halako urte sasoi batzuetan, Kontzejuko buruak behar den baimena eman ondoan.

Azarotik otsailera, ehiza barrutia denez, ehiza jarduera partekatuko da larrearen aprobetxamenduarekin.

Eskaintzak aurkezteko epea: 15 egun naturalean, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Eskatzaile bakoitzak agiri hauek ekarri behar ditu:

Eskaintza ekonomikoak irekitzea: Berriobeitiko Herriko Etxean eginen da, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko borzgarren egun baliodunean, 14:00etan.

Ordaintzeko modua: hilabete bat, esleipenaren ondoan, eta hurrenez hurren urte bakoitzean, hilabete berdinean.

Ustiatzeko baldintzak. Ustiapen eremuaren izaera dela-eta, errespetatu beharko da Lotzako Kontzejuak urte osorako ezarritako gutieneko ur maila.

Agiriak: Eskabide ereduak eta dokumentazioa aurkezteko eranskinak Berriobeitiko Herriko Etxean daude, interesdunen eskura.

Iragarkia argitaratuko da Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen, ediktuen oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lotzako idoian bazkatzen eduki nahi den aziendaren ziurtagiria gehitu beharko zaio eskabideari.

Baldintza guztiak bete beharko dira, bai Kontzejuaren ordenantzan agertzen direnak bai alor honetan indarra duen araudian ezartzen direnak, zehatz-mehatz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legekoak eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua arautzen duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretukoak.

Lotzan, 2013ko maiatzaren 8an.–Kontzejuko burua, José Ángel Nuin Pellicer.

Iragarkiaren kodea: L1306776