102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2013ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Armañantzasko Udalak, 2013ko apirilaren 16an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, onetsi zuen 2013ko ekitaldiko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraituz.

Toki entitatearen iragarki oholean paratu eta 2013ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 25ekoan, argitaratu ondoan, espedientea Idazkaritzan egon zen hamabortz egun baliodunean, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta erreklamazioak egin zitzaten.

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2013ko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat.

2013ko plantilla organikoa

Funtzionarioak

Izena: idazkaria, Torres del Rioko eta Elizagorriko Udalekin partekatua. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %23,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Administrazio-kontratudunak

Izena: idazkaria, Torres del Rioko eta Elizagorriko Udalekin partekatua. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %23,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Antzinatasuna: 1988/08/16. Egoera: Jardunean.

Araubide administratiboko langileen izenen zerrenda

Ana Barbarin Jiménez. Idazkaria.

Armañantzasen, 2013ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1307497