102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2013ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Udal honen 2013ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egon dira, iragarkia paratu ondoren toki entitate honen iragarki oholean eta 2013ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 25ekoan. Jendaurreko epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo dira aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 18.500,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 4.400,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 1.290,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 32.244,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 23.105,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 79.539,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 10.320,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 48.400,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 7.101,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 13.718,00 euro.

Gastuak, guztira: 79.539,00 euro.

Armañantzasen, 2013ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1307496