102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Udalkideen ordainsariak

Arasko Udalak, 2013ko apirilaren 30ean egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Udalburutzak eman du 2008ko abenduaren 29an hartutako erabakiaren berri; haren bidez aldatu zen udalkideen ordainsarien araubidea, eta onetsi ziren udalkideen ordainsariak osoko bilkuretara joateagatik.

Kontuan harturik 2013an hautetsiei ordaindu beharreko zenbatekoaren kontzesioa eta ordainketa onesteko Toki Administrazioko zuzendari nagusiak martxoaren 23an eman 129/2013 Ebazpenean ezarritako gehieneko diru kopurua.

Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56 eta 57. artikuluak eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikulua, baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaz onetsia den Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikulua ere; guztiak ere udalbatzetako kideen dedikazioari eta lansariei buruzkoak.

Kontuan harturik abenduaren 26ko 20/2012 Foru Legearen 15. artikuluak ezarritakoa. Foru lege horren bidez, Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezarri ziren 2013ko eta 2014ko aurrekontu-ekitaldietarako.

Udalbatzako kideen ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainei buruz, alkateak aurkeztu proposamena aztertutakoan, bertaratutakoak bat etorrita, Osoko Bilkurak honako hau

ERABAKI DU:

Bigarrena.–Udalkideen ordainsari eta bilkura-sarien araubideari kontzea, ordainsari hauek onetsi baitira udalkideendako osoko bilkuretara joategatik: 264 euro, bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 1.059,60 euro urtean.

Hirugarrena.–Alkateari 5.298 euro ordaintzea urtean, bere karguan aritzeagatik sortutako gastuen ordain gisa.

Laugarrena.–Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeko egiazko gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Borzgarrena.–Aitzineko zenbakietako diru kopuruak urtero egokituko dira, abenduaren 3ko 20/2012 Foru Legearen 26. artikuluko 2. zenbakian ezarrita dagoenari jarraikiz, haren bidez ezartzen baitira Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula 2013tik 2014ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako.

Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen ediktuen oholean argitaratuko da.

Arasen, 2013ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1306586