102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Ezkontza zibila egiteko eskumenetarako eskuordetzea

Araizko Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 2/2013 espedientea eta hura 2013ko maiatzaren 25an Araizko Udaletxean egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Lazaro Goikoetxea Berazak ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren azaroaren 23ko 34/2010 ebazpenaren bidez; hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.

1.–Udal honetako zinegotzi Soiartze Lopetegi Mikeo eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.

Araitzen, 2013ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Lazaro Goikoetxea Beraza.

Iragarkiaren kodea: L1307399