102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

4. poligonoko 149. lurzatiko xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2013ko maiatzaren 20ko Tokiko Gobernu Batzarrean hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Altsasuko 4. poligonoko 149. lurzatiaren xehetasun azterlana, Intxostia zeharbideko 6ko auzotar-komunitateak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, 2013ko Maiatzaren 21ean.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1307528