102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

20E/2013 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena, “Artea eta Kultura” programaren barneko kultur jarduerak egiteko.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aurkeztu du txostena, non proposatzen baita Nafarroako udalei, “Artea eta kultura” programaren barruko kultur jarduerak egiteko, diru-laguntzak emateko deialdia eta deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, 210.000,00 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta kontuan harturik gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen helburua, baldintzak eta betebeharrak betetzen direla, eta kontuan harturik, halaber, espedientean kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako toki entitateek “Artea eta Kultura” programaren barneko kultur jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdia onestea.

2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskaerak kontuan hartuta:

ZENBATEKOA

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

EKITALDIA

210.000,00

A20002-A2510-4609-334100: Udalen kultur ekintzetarako laguntzak

2013

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu honen kontra, administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 14an.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

“ARTEA ETA KULTURA 2013” PROGRAMAREN BARNEKO KULTUR JARDUERAK EGITEKO, NAFARROAKO TOKI ENTITATEEI DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

1. Diru-laguntzen xedea eta helburua.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako toki entitateetan kultur jarduerak sustatzeko laguntzak arautzea. Jarduera horiek 5.2 puntuan deskribatutako edozeinetakoak izanen dira, eta 2013ko otsailaren 1etik 2013ko azaroaren 5a bitartean eginen dira, biak barne.

2. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Laguntzen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2.2. 40.000 biztanle arteko populazioa duten toki entitateak izatea:

2.2.a. 1.000 eta 40.000 biztanle arteko populazioa duten toki entitateak.

2.2.b. 1.000 biztanletik behera dituzten toki entitateak, kultur jarduerak beste toki entitate batzuekin batean aurkezten dituztenak, denen artean 1.000 biztanletik gora izanik. Toki entitate batek antolatzaile gisa agertu beharko du, eta gainerakoek parte-hartzaile gisa.

2.3. Onuradunak izan daitezke, hala behar duenean, toki entitateek kultur jarduerak zuzenean kudeatzeko erabiltzen dituzten erakunde edo entitateak.

3. Aurrekontu egozpena eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

3.1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2013. urteko gastuen aurrekontuko “Udalen kultur ekintzetarako laguntzak” izeneko A20002-A2510-4609-334100 kontu-sailaren kargura finantzatuko dira diru-laguntza hauek. 210.000,00 euro izanen dira, betiere behar adina kreditu egokirik badago.

3.2. Diru-laguntzaren gutxieneko zenbateko bat ezartzen da, entitatearen biztanle kopuruaren arabera, IV. eranskinarekin bat (2012ko urtarrilaren 1ean Nafarroako udalerriek zuten populazioaren datu ofizialak, 2013/50 Foru Aginduan agertuak, 2013ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 4an).

3.3. Behin eskaerak azterturik eta aurreko atalaren arabera laguntzak kalkulaturik, deialdiaren zuzkidura ekonomikoa agortu ez bada, 7 puntu edo gehiago dituzten entitateen artean banatuko da (deialdi honen oinarri arautzaileetako 7. atalean ezarritako irizpideen arabera). Irizpide honi segituz eginen da banaketa: 7 puntu edo gehiago lortu dituzten toki entitateen puntuazio guztiak batuko dira eta gerakina zati puntuazio hori eginen da, puntu bakoitzaren balioa kalkulatzeko. Puntua bider lortutako puntuazioa eginen da, eta horrela lortuko da toki entitate bakoitzari dagokion kantitatea.

3.4. Betiere, deialdi honetan berean ebatzitako espedienteetan gerora egindako doiketengatik, ez-betetzeengatik edo uko egiteengatik gerakin berririk bada kontu-sailean, emandako diru kopurua gerakin berria agortu arte handitzen ahalko da edo, hala behar bada, diru-laguntza osatu arte.

Onartutako aurrekontuaren %100 baino gehiago justifikatu duten onuradunen artean eginen da gehitze hori. Udal bakoitzari dagokion diru-kopurua honela kalkulatuko da: gerakina zati onartutako aurrekontuaren %100 justifikatu duten onuradunen puntuen batura, eta, gero, onuradun bakoitzari bere puntuazioari dagokion kantitatea esleituko zaio.

3.5. Laguntzak, gehienez, onartutako aurrekontuaren %40koak izanen dira.

4. Eskaeren aurkezpena eta eskatutako agiriak.

4.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduarekin bat eta bertan aipatzen diren agiriak erantsita, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan.

4.2. Eskabide ereduak, azalpen txostena eta eranskinak Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez bete eta tramitatu beharko dira: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/.

4.3. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.4. Diru-laguntza eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko agiriak aurkezten ez badira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio okerra zuzendu edo nahitaezko agiriak aurkeztu ditzala hamar eguneko epean, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.

5. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

5.1. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak herrian kultur jarduerak egiteagatik sortzen direnak besterik ez dira izanen.

5.2. Programa honi dagokionez, kultur jarduerak dira Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Kultur Ekintza Zerbitzuak egin ohi dituen jarduerekin lotutako ikuskizun eta erakusketak, arlo hauetan: musika, lirika, antzerkia, dantza, erakusketak, zinea eta ikus-entzunezkoak eta jarduerak gauzatzeko eta hedatzeko gastuak.

5.3. Diru-laguntza hauen xedetik kanpo daude, berariaz, honako hauek:

a) Garraio, otordu eta ostatu gastuak.

b) Ikastaroak, lantegiak, hitzaldiak eta sariak.

c) Toki entitateek herriko festak edo herriko zaindariaren festak direla-eta antolatu edo babesten dituzten kultur jarduerak.

d) Eguberrietako festen inguruan antolatzen diren jarduerak.

e) Herriko arte eta/edo kultur entitateen parte-hartzea duten jarduerak.

6. Tramitazio eta ebaluazio organoak.

6.1. Artearen Hedapenaren Atala izanen da laguntzak emateko prozedura instruitzeko organo eskuduna.

6.2. Eskaerak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Artearen Hedapenaren Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

6.3. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeburua: Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria edo, bera izan ezean, Liburutegien Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordekideak: Artearen Hedapenaren Ataleko goi mailako bi teknikari eta, horiek izan ezean, Kultur Ekintza Zerbitzuko bi teknikari.

c) Idazkaria: Artearen Hedapenaren Ataleko burua edo, bera izan ezean, Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalekoa, hitza eta botoa izanik.

Batzorde horrek eskaerak ebaluatuko ditu, eta haren irizpena loteslea izanen da. Artearen Hedapenaren Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

Kultur Ekintza Zerbitzuak eskatuta, kanpoko adituengana jotzen ahalko da, aurkeztutako eskaerak hobeki baloratzearren.

7. Norgehiagokako prozeduraren balorazio irizpideak.

7.1. Aurkeztutako eskaerak baloratzeko eta laguntzaren zenbatekoa finkatzeko, batzordeak irizpide hauek izanen ditu kontuan:

a) Aurkeztutako programaren interesa eta kalitatea (6 puntu gehienez). Bereziki baloratuko da programaren kalitatea eta berrikuntza, Nafarroako udaletan artea eta kultura garatzeko egiten duen ekarpena.

b) Aurrekontu-eginahala, populazioarekin alderatuta (2 puntu gehienez). Onartutako aurrekontua (Artea eta Kultura deialdia) zati biztanle kopurua; IV. eranskina.

c) Kultur kudeaketako teknikari bat izatea (udalerri edo kontzejuan, funtzionarioa edo kontratatua, edo kultur zerbitzuak enpresa pribatu bati kontratatzea; betiere, kasu guztietan gutxieneko kontratazioa lanaldi erdikoa izanen da), baita kasu horietan non toki entitateak 1000 biztanletik beherakoak diren baina elkarturik populazio hori lortzen duten, kultur jarduerak batera aurkezten badituzte. (2 puntu gehienez).

8. Diru-laguntza emateko ebazpena.

8.1. Laguntzak Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez emanen dira, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita gehienez ere lau hilabeteko epean.

Epe hori berariazko ebazpenik argitaratu gabe iraganik, eskaera ezetsitzat joko da.

8.2. Deialdiaren ebazpena jendaurrean jarriko da, bai Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko iragarki oholean (Navarrería kalea, 39, Iruña), bai Nafarroako Gobernuaren web orrian: http://www.navarra.es/home_es/servicios/buscador-avanzado/.

Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Deialdi honi buruzko edozein jakinarazpen Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erregistroaren bitartez bideratuko da (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietako edozeinen bitartez.

9. Onuradunen betebeharrak.

9.1. Deialdi honen barnean diruz laguntzen zaion proiekturako baizik ez da erabiliko laguntza, eta, oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako beharkizunak beteko dira.

9.2. Diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu izan den justifikatu beharko da Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Artearen Hedapenaren Atalean.

9.3. Artearen Hedapenaren Atalari jakinarazi beharko diote programaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den unean berean, baldin eta programa aldatzea ekartzen badu. Diruz lagundutako programan edozein aldaketa egiteko Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da, eta zerbitzu horrek baimena emanen du ofizioz, baldin eta aldaketak onetsitako programa funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

9.4. Programan, kartelean, iragarkietan nahiz edozein motatako publizitatean agerrarazi behar da jarduera Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin dela. Aipamen hori Nafarroako Gobernuko Argitalpen Zerbitzuaren jarraibideen arabera egin beharko da (publicaciones@navarra.es posta elektronikoaren bidez edo http://www.navarra.es/home_es/servicios/ficha/1900/Simbolo-oficial-del-Gobierno-de-Navarra web orriaren bidez), kasu bakoitzean aurreikusitako elementuen arabera, eta jardueraren zabalkundeak iraun bitarte izanen da agerian.

9.5. Noiznahi ere onartzea Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Artearen Hedapenaren Atalak programa eta jarduerak gauzatzen ari direla ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.

9.6. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Artearen Hedapenaren Atalari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

10. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

10.1. Kultur Ekintza Zerbitzuak txostena egin ondoren ordainduko dira emandako laguntzak, ordainaldi bakar batean, baldin eta hurrengo dokumentazioa aurkezten bada 2013ko azaroaren 15a bitarte:

a) Laguntza jaso duen programako jarduera bakoitzaren datu orria, V. eranskineko ereduaren araberakoa.

b) Udaleko idazkariaren ziurtagiria, alkateak ontzat emana (V. eranskina), onartutako programako jarduera bakoitzaren gaineko honako datu hauek frogatzen dituena:

–Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia.

–Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia.

–Kontratatutako talde artistikoa eta/edo entitatea.

–Faktura zenbakia (toki entitateei frogagiri gisa aurkezten zaizkien fakturak maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren arabera egin beharko dira. Dekretu horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi zen).

–Zenbatekoa (BEZa barne).

Datu horiek IV. eranskineko fitxak erabiliz bete beharko dira, osorik beteko baitira.

10.2. Diruz lagundutako programaren gastu guztia justifikatu behar da.

10.3. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei dagokien laguntza emanen da. Diru-laguntzaren esleipena jaso duen aurrekontu guztiaren gastua justifikatzen ez bada, horren arabera murriztuko da laguntza.

11. Beste diru-laguntza batzuen pilaketa eta bateragarritasuna.

Udalak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren edozein deialditara aurkezten ahalko dira. Dena dela, bateraezina izanen da proiektu/programa bera Nafarroako Gobernuaren deialdi batean baino gehiagotan aurkeztea.

12. Itzulketa.

Onuradunak programa gauzatu duela behar bezala justifikatu ezik, pagaturiko laguntza osoa edo zati bat itzul dezala eskatzen ahalko zaio, bai eta diru-laguntza ordaindu zenetik itzultze egunera arte sortutako berandutza interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

13. Arau-hausteak eta zehapenak.

13.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

13.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

14. Diru-laguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraituko zaie.

15. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Oinarri hauek aplikatzeko ematen diren egintzen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

............................................ jaunak/andreak, NANa/IFZ: ..............; bizilekua: ...................... ; kalea: .....................................................

PK: .............; telefonoa: ..........................; helbide elektronikoa: ....................

BERE IZENEAN EDO ................... ORDEZKATUZ (behar ez dena ezabatu).

Udala/Kontzejua/Entitatea: .................; IFK: ......................; helbidea: .............; kalea: .................; P.K.: .............; telefonoa: ..........................; helbide elektronikoa: ...................., honako eskaera hau aurkeztu du:

“Artea eta Kultura 2013” programa osatzen duten kultur jarduerak egiteko toki entitateentzako laguntzen deialdirako eskaera, foru agindu honen bidez onetsitako oinarriekin bat: ......../2013 Foru Agindua, .....................ren ............(e)koa (2013ko ........ Nafarroako Aldizkari Ofiziala, .....................ren ............(e)koa).

Destinoa: Artearen Hedapenaren Atala.

Eta, oinarri arautzaileetan ezarritakoarekin bat:

1. Haietan agindu bezala, agiri hauek aurkezten ditu:

a) Programazioa aurkezten duen toki entitatearen izena. 1.000 biztanletik beherako toki entitateen kasuan, zenbaiten artean programa bateratu bat aurkezten dutenean, toki entitate bat agertuko da toki entitate taldearen ordezkari gisa.

b) Programazioaren jarraipen eta balorazioaren arduradunaren izena eta telefonoa.

c) Herriko festetako eta herriko zaindariaren festetako egunen berri ematen duen ziurtagiria.

d) 2013ko otsailaren 1etik 2013ko azaroaren 5era arteko programazioaren deskribapen xehakatua, taldeak, artistak, datak eta aurrekontua garbi adierazita. Horretarako, bete behar den fitxa jarri da II. eranskinean.

e) Kultur kudeaketaren arloan teknikari bat duten toki entitateek, berena izan nahiz kanpokoa, idazkariaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute hori frogatzeko. Lanaldi mota zehaztuko da (osoa edo erdia).

2. Aitortzen du ez duela Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik urratu.

3. Datuak eguneratzeari dagokionez, aitortzen du Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari idatziz adieraziko diola, 15 eguneko epean gehienez, aitorpen honetan zehaztutako diru-laguntzetan izaten den edozein aldaketa.

4. Diru-laguntzarako eskaeran azaltzen den proiektuari dagokionez aitortzen du:

–Ez duela eskuratu edo eskatu administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, inolako diru-laguntzarik.

–Administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, erakunde publiko edo pribatuen nahiz partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, diru-laguntza hauek eskuratu/eskatu dituela:

ZEIN ENTITATERI ESKATU ZION LAGUNTZA

ESKATUTAKO DIRU-KOPURUA

DIRU-LAGUNTZAREN EGOERA

(eskatua/esleitua/ordaindua)

5. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. atalean xedatutakoari jarraikiz, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioko Estatu Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

6. Eskabide honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuetan sartu, haiek zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuan erabiliko dira, betiere aipatutako legeriari jarraikiz.

 .................(e)n, 2013ko .............aren ..............(e)an

(Sinadura)

Izen-deiturak

NAFARROAKO GOBERNUA. KULTURAKO, TURISMOKO ETA ERAKUNDE HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA.

II. ERANSKINA

Jardueren fitxak

Udala:

Telefonoa:

Arduraduna:

Posta elektronikoa:

Kultur koordinatzailea:

Herriko festetako egunak:

Herriko zaindariaren festetako egunak:

Fitxa zk.:

Arloa:

Azpiarloa:

Taldea:

Lana:

Eguna:

Tokia:

Ordua:

Ordainsaria (BEZa barne):

Faktura zenbakia:

Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia:

Jarduera egin da?

Bai Ez

Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia:

Fitxa zk.:

Arloa:

Azpiarloa:

Taldea:

Lana:

Eguna:

Tokia:

Ordua:

Ordainsaria (BEZa barne):

Faktura zenbakia:

Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia:

Jarduera egin da?

Bai Ez

Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia:

Fitxa bakoitza jarduera bati dagokio.

Hondo griseko datuak deialdiaren 10.1 puntuaren arabera bete behar dira.

III. ERANSKINA

Ziurtagiriaren eredua

Nik, ...........................(e)k (izen-deiturak), ..................(e)ko (herriaren izena) ...........(e)ko (udala/kontzejua/entitatea) ............... kargua (idazkaria/gerentea) dudan honek, ziurtatzen dut:

Eskura ditudan datuak azterturik, 2013ko Artea eta Kultura programaren datuak erantsiriko fitxetan ageri direnak direla. Eta horrela ager dadin, bidezko ondorioetarako, honako hau luzatzen dut, alkatearen/udalburuaren/gerentearen oniritziarekin.

 (Herriaren izena) (Eguna)

(Ziurtatzailearen izen-deiturak)

Ontzat emana

Alkatea/udalburua/gerentea

(Izen-deiturak)

IV. ERANSKINA

a) Toki entitate bakunak, 1.000-1.999 biztanlekoak: 1.690 euro.

(kultur jardueretarako gastua 4.225 eurokoa bada).

b) Toki entitate bakunak, 2.000-2.999 biztanlekoak: 1.885 euro.

(kultur jardueretarako gastua 4.712 eurokoa bada).

c) Toki entitate bakunak, 3.000-3.999 biztanlekoak: 2.080 euro.

(kultur jardueretarako gastua 5.200 eurokoa bada).

d) Toki entitate bakunak, 4.000-4.999 biztanlekoak: 2.470 euro.

(kultur jardueretarako gastua 6.175 eurokoa bada).

e) Toki entitate bakunak, 5.000-7.999 biztanlekoak: 3.380 euro.

(kultur jardueretarako gastua 8.450 eurokoa bada).

f) Toki entitate bakunak, 8.000-9.999 biztanlekoak: 4.030 euro.

(kultur jardueretarako gastua 10.075 eurokoa bada).

g) Toki entitate bakunak, 10.000-14.999 biztanlekoak: 4.940 euro.

(kultur jardueretarako gastua 12.350 eurokoa bada).

h) Toki entitate bakunak, 15.000-24.999 biztanlekoak: 5.525 euro.

(kultur jardueretarako gastua 13.812 eurokoa bada).

i) Toki entitate bakunak, 25.000-40.000 biztanlekoak: 10.335 euro.

(kultur jardueretarako gastua 25.837 eurokoa bada).

1.000 biztanletik beherako populazioa duten toki entitateak dagokien tartean sartuko dira, behin proiektu bateratuan parte hartzen duten entitateetako populazioak baturik.

Aurrekontu-eginahala, populazioarekin alderatuta

BIZTANLE BAKOITZEKO GASTUA

PUNTUAZIOA

0 eurotik 2,00 eurora

0,25 puntu

2,01 eurotik 4 eurora

0.50 puntu

4,01 eurotik 6 eurora

0,75 puntu

6,01 eurotik 8 eurora

puntu bat

8,01 eurotik 10 eurora

1,25 puntu

10,01 eurotik 12.00 eurora

1,50 puntu

12,01 eurotik 14,00 eurora

1,75 puntu

14 eurotik gora

2,00 puntu

V. ERANSKINA

Arte eta Kultura 2013 - Jardueraren datuak

Fitxa zenbakia:

Taldea: ................................................................................................

Lana: ..................................................................................................

Eguna: ................ Ordua: ....... Herria: ...............................................

JARDUERA

Antzerkia:

Lirika:

Musika:

Klasikoa:

Erakusketak:

Arte Plastikoak:

Herrikoia:

Ondarea:

Bestelakoak:

Dantza:

Klasikoa:

Garaikidea:

Zinea eta ikus-entzunezkoak:

Zinea:

Folklorikoa:

Ikus-entzunezkoak:

KONPAINIA, TALDE EDO ARTISTAREN JATORRIA

Nafarroa:

Espainia (Nafarroa salbu):

Nazioartekoa:

PROFESIONALTASUN MAILA

Profesionala:

Amateurra:

JARDUERAREN HIZKUNTZA

Gaztelania:

Euskara:

Bestelakoak:

Testurik gabekoa:

ESPAZIO MOTA

EZ-KONBENTZIONALA (plaza, pilotalekua, eliza, bestelakoak)

KONBENTZIONALA

Eszenatokia:

Erakusketa aretoa:

PUBLIKO MOTA

Heldua:

Familiarra:

IKUSLE KOP.

SARRERA MOTA

Ordaintzekoa:

Doakoa:

Prezioa

SARRERA KOP.

Saldutako sarrerak

Edukiera

OHARRAK

Iragarkiaren kodea: F1307383