95. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Bake epailearen ordezkoaren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101. artikuluan eta hurrengoetan, ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5., 6. eta 7. artikuluen gainean xedatutakoari jarraikiz, Arasko bake epailearen ordezkoaren kargua hutsik dagoela iragartzen da.

Interesdunek eskabidea aurkezten ahal dute, Udal Idazkaritzan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako bideetako baten bidez, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arasen, 2012ko apirilaren 24an.-Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1206298