95. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 28ko 492/2012 Ebazpenaren bidez parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak onetsi eta jendaurrean jarri ziren, maisu-maistren kidegoko langileentzako lekualdatze lehiaketa autonomikoan (deialdia organo beraren urriaren 13ko 2066/2011 Ebazpenaren bidez egin zen). Iragarki honen bidez aditzera ematen da ondoko parte-hartzaileek gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela 492/2012 Ebazpen horren kontra:

-María Espinosa Vea (004-ED02-2012-000058).

-Sonia Pérez Ramos (004-ED02-2012-000057).

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da errekurtso horiek jarri direla, interesa duten izangaiek, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, espedientea ikusi eta alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2012ko martxoaren 29an.-Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1205524