95. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

185/2012 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak emana, Laguntza Judizialeko kidegoaren ikastaroa eta probaldi baztergarrien antolaketa, plangintza eta gauzatzea ezartzen dituena, baita horretan parte hartzen duten praktiketako funtzionarioen balorazioa ere.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 485. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioak hautatzeko prozesuetan ikastaro teoriko eta praktiko baztergarri bat izanen da. Ildo horretan, Justizia Administrazioan sartzea, bertako lanpostuak betetzea eta bertako funtzionarioen lanbide-igoera arautzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 24. artikuluan arautzen da bertan aipatu praktikaldia edo ikastaro baztergarria.

Uztailaren 21eko JUS/2369/2011 Aginduaren bidez hautapen prozesu baterako dei egin zen, Laguntza Judizialeko kidegoan txanda irekiko sistema orokorraren bidez sartzeko. JUS/3337/2008 Aginduaren 7.6 oinarriak ezartzen duenez, Justizia Ministerioak eta lanpostuak deitzen dituzten autonomia erkidegoek zehaztutako destinoko institutu, unitate nahiz zentroetara bidaliko dira praktiketako funtzionarioak, lehiatzen diren lurralde eremuan, ikastaroa eta praktikaldi baztergarria egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari dagokio, bere estatutuetan ezarritakoarekin bat eskudun diren gobernu organoen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan langileak sartu eta mailaz igotzeko deialdiak onetsi eta tramitatzea.

Bestalde, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari esleitzen zaizkio, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren zerbitzuko langileak hautatu eta mailaz igotzeko modua kudeatzeko eskumena, baita langile horien hautaproben ondoko prestakuntza ikastaroak antolatu, planifikatu nahiz gauzatzekoa ere.

Era berean, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua, Nafarroako administrazio publikoen goi mailako erakunde tekniko den aldetik, bere ardurapean du, besteak beste, Nafarroako sektore publikoa hobetuko duen edozein jarduera osagarri egitea, bere estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren 3. artikuluaren arabera.

Horren ondorioz, bidezkoa da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak aurrera eramatea uztailaren 21eko JUS/2369/2011 Aginduan aurreikusitako ikastaro teoriko praktiko baztergarrirako zereginak, organo horrek baititu eskumenak, Nafarroako Foru Komunitatean, bere langileen gainean.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak Laguntza Judizialeko kidegoaren ikastaro baztergarria antolatu, planifikatu eta gauzatzea, baita horretan parte hartzen duten praktiketako funtzionarioen balorazioa egitea ere.

2. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua izanen da destinoko zentroa, aipatutako deialdian aurreikusitako ikastaro baztergarrian parte hartzen duten praktiketako funtzionarioentzat.

3. Praktiketako funtzionarioak, ikastaro baztergarria bukaturik, eta karrerako funtzionario izendatu arte, kasua bada, Nafarroan kokatutako organo eta zerbitzu judizialetan zerbitzu emateko atxikitzen ahalko dira.

4. Foru agindu honen ondoriozko gastuak ordainduko dira Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusian indarra duen gastuen aurrekontuko "Nafarroan justiziako langileak prestatzeko jarduerak" izeneko 055001-02000-2266-112100 kontu-sailaren kargura.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari, Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiari eta Justizia Ministerioko Justizia Administrazioarekiko Harremanen Zuzendaritza Nagusiari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 4an.-Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1207093