1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
335/2012 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Ablitasko hondakin uren eta Arga Behereko araztegiaren arteko lotura kudeatzeko sistema" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.
Toki Administrazioko zuzendari nagusiak abuztuaren 29an emandako 912/2011 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hamabost egunez bai proiektua bai ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Jendaurreko epe horretan hainbat alegazio aurkeztu ziren. Orobat, kolektorearen industrialdeko trazadura aldatzeko eskatu zuen Ribaforadako Udalak. Bestetik, A-68 autobidearekiko bidegurutzea aldatu behar izan zen. Horrek guztiak proiektua aldatzea ekarri zuen.
Horregatik, hamabost eguneko jendaurreko bigarren aldia ireki zen, egokitzat jotako alegazioak aurkez zitezen.
Jendaurreko aldi horiek bukatutakoan, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, martxoaren 30eko 195/2012 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zion aipatu proiektuari, eta ebatzi egin ziren bi epeetan aurkeztutako alegazioak, ebazpen horren azalpen-zatian adierazitakoaren arabera.
Nafarroako Gobernuak 2012ko apirilaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 128/2011 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. "Ablitasko hondakin uren eta Arga Behereko araztegiaren arteko lotura kudeatzeko sistema" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Ablitasko eta Ribaforadako udaletako alkate-udalburuei dei egitea, 2012ko maiatzaren 29an herriko etxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.
2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.
3. Francisco Javier Lachén Barbería jauna eta Nieves Roda Movilla andrea izendatzea Administrazioaren ordezkari, haietako edozeinek okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.
4. Jasone Goikoetxea Iriberri, Alazne Sueskun Erauskin eta Itziar Calvo Oteiza andreak administrazioko peritu izendatzea, haietako edozein aritzeko.
5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Ablitasko eta Ribaforadako udaletxeetako iragarki oholean, eta ukituriko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den kasuetarako.
Iruñean, 2012ko maiatzaren 8an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, José Luis Izco Biarge.
Iragarkiaren kodea: F1206996