4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LEÓNGO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. 972/2011 prozedura
María Amparo Fuentes-Lojo Lastres andreak, Leóngo Lan arloko 3. Epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Daniel Vives Sebastianek eskaturik, gai arruntaren gaineko erreklamazioa dela-eta, Cogesar, S.A.ren aurka bideratu den 972/2011 prozedura arruntaren barnean, erabaki da Cogesar, S.A.ri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2012ko urriaren 24ko 11.20an eta 11.30ean ager dadin Lan arloko 3. epaitegiko judizio-aretoan (Saenz de Miera etorbidea 6), adiskidetze-ekitaldia egiteko, eta, beharrezkoa bada, judizioa. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.
Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, horrek aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.
Eta Cogesar, S.A.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.
Leónen, 2012ko apirilaren 12an.-Idazkari judiziala, María Amparo Fuentes-Lojo Lastres.
Iragarkiaren kodea: J1206560