94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 250/2011 judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, betetzeagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

2012ko 60. epaia.

Tuteran, 2012ko apirilaren 16an.

Belén Paniagua Plaza andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 250/11 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Acha Osca, S.A.k sustatu du, Arregui prokuradore andreak ordezkatuta eta Cervera legelari jaunak lagunduta, auzi-ihesean deklaratutako Pedro María Ariza Castañares jaunaren aurka. Hona.

Epaitza.

Baiesten dut Acha Osca, S.A.k, Arregui prokuradore andreak ordezkatuta, Pedro María Ariza Castañares jaunaren aurka jarritako demanda, eta, suntsiarazitzat deklaratzen dut 2003ko azaroaren 27an sinatutako kontratua, demandatuak ez baitu kontratua bete; horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari ehun mila eta laurogeita hiru euro (100.083 euro) ordaintzera, gehi interesak, eta alderdi demandatuari egozten dizkiot sorrarazitako kostuak.

Txerta bedi ebazpen honen lekukotzaren jatorrizkoa epaitegi honen epaien liburuan, eta gera bedi autoetan hitzez hitzeko ziurtapena. Jakinaraz bekie alderdiei eta ohartaraz bekie haren aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dela Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik 20 eguneko epean, eta horretarako 50 euroko gordailua egin behar dela epaitegi honen Kontsignazioen kontuan.

Beraz, alderdiei legezko eran jakinaraziko zaien epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Eta Pedro María Ariza Castañares jaunari jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2012ko apirilaren 17an.-Idazkari judiziala, Soraya Sánchez Fanlo.

Iragarkiaren kodea: J1206447