4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 1137/2011 prozedura arrunta
Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Antonio Pereira Rodriguezek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Serimpe S.A.ren, Punto Reforma S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratzen ari den 1137/2011 demandan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2012ko azaroaren 30eko goizeko 11:10ean ager dadin 103. judizio-aretoan (lehen solairua), adiskidetze-ekitaldia egiteko eta, beharrezkoa bada, judizioa.
Ekitaldi horiek epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, lehen solairua). Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.
Demandatuak berak agertu beharko du aitortza judiziala egitera, eta, pertsona juridiko pribatu bat bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak. Ordezkaritza frogatzeko, eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Ohartarazten zaio bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, aitortutzat jotzen ahalko dela.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Eta Serimpe, S.A.ri eta Punto Reforma, S.L.ri zitazioa egiteko balio dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Iruñean, 2012ko apirilaren 27an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1206577