94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 451/2011 demanda

Ruben Saez Ratok eta Alfredo Cardenas Gonzalezek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Transportes Gaztelu, S.A.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 451/2011 demanda prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Iruñean, 2012ko martxoaren 15ean.

Auto hauetan emandako epaia irmoa dela deklaratzen da. Ebazpen hau irmo izan ondoren, artxiba bitez jarduketa hauek.

Jakinaraz bekie alderdiei.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, idazkari judizialari zuzendua, jakinarazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean; errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen errekurritutako ebazpena (Lan Arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 186.3 eta 187. artikuluak).

Eta Transportes Gaztelu, S.A.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko apirilaren 27an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1206576