94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 506/2011 demanda

Esteban Zarzosa Urrutiak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Jose Manuel Rueda Garciaren, Oleg Vorotnyaken, S. Irregular Jose Manuel Rueda Garcia y Oleg Vorotnyak S.C.I.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan bideratu den 506/2011 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Esteban Zarzosa Urrutiak Jose Manuel Rueda Garciaren, Oleg Vorotnyaken, S. Irregular Jose Manuel Rueda Garcia y Oleg Vorotnyak S.C.I.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 25.614,23 euro ordaintzera, gehi 22.366,75 euroren %10 urtean, berandutza-interes gisa. Eta Soldatak Bermatzeko Funtsa deklarazio horri men egitera kondenatzen dut.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetara agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, 4148 0000 65 0506 11 espedientearen erreferentziarekin, 300 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da eta, horrez gainera, banku eta kontu beretan baina aparteko eragiketa batean eta 4148 0000 67 0506 11 zenbakia aipatuz, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030.1846.42.0005001274 kontura eginen da transferentzia, eta goian aipatutako erreferentziak jarriko dira kontzeptu gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Jose Manuel Rueda Garciari, Oleg Vorotnyaki eta S. Irregular Jose Manuel Rueda Garcia y Oleg Vorotnyak S.C.I.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko apirilaren 27an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1206521