4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 62/2012 prozedura
Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 62/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, María José Alvarez Lozanok eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Costuras Cocris, S.L.ren aurka, 3.168,86 euroko printzipala ordain dezan, gehi 190,13 euroko interesak eta 316,89 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.
Eta Costuras Cocris, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2012ko apirilaren 23an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1206547