94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 53/2012 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Juan Bautista Astibia Olanok, Juan Carlos Murillo Horrillok eta Said Amezainek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Excavaciones Fresneda Sociedad Limitada enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 53/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Juan Bautista Astibia Olanok, Juan Carlos Murillo Horrillok eta Said Amezainek eskaturik, eta Excavaciones Fresneda Sociedad Limitadaren aurkako betearazpena abiaraztea 35.353,77 euroko printzipala ordain dezan (9.853,27 euro Juan Bautista Astibia Olanorentzat; 16.489,05 euro Juan Carlos Murillo Horrillorentzat eta 9.011,45 euro Said Amezainentzat), gehi 2.121,23 euroko interesak eta 3.535,38 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka berraztertzeko errekurtsoa, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 239.4 artikuluan aurreikusitakoa, aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean.

Eta Excavaciones Fresneda Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko apirilaren 23an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1206442