4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua
Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: Beatriz Lavena Gallardok eskaturik, norberaren lan arazoen gaineko erreklamazioa dela-eta, Itziar Larrainzar S.L. Unipersonalaren aurka Lan arloko 1. Epaitegi honetan bideratzen ari den 107/11 prozesuaren barnean, gaur emandako ebazpenaren bidez erabaki dut enkante publikoan saltzea ondoko ondasun enbargatuak, tasazio-prezioa finkatuta, alderdi demandatuarenak baitira:
Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa.
-1. lotea:
- 2 piezako erakusleihoa, laranja-gris kolorekoa. Pieza bakoitza, 1,30 m-koa.
- CR 360966 serieko kutxa erregistratzailea.
- Apalategi-esekitokiak, 3 metro ingurukoak. Bakoitzak bi apal eta esekitoki bat ditu.
- TBK alarma sistema, 3 pantailakoa.
424,00 euroan baloratua.
-2. lotea:
- Prozesatzeko unitate zentrala (ordenagailua), 67 Poalo-15900 serie-zenbakia duena.
- Davi 1210 A pantaila.
- Sony musika-ekipoa.
400,00 euroan baloratua.
-3. lotea:
- 15 zorro.
- 16 kazadora.
- 19 alkandora.
- 91 galtza.
- 10 jertse.
- 28 blusa.
- 17 soineko.
- 17 kamiseta.
- 14 jaka.
- 5 jaka luze.
- Amerikar jaka bat.
- 2 gabardina.
- Galtza motz (prime short) bat.
- 6 gona.
- 4 top.
- Gonazpiko bat.
- Txaleko bat.
- 3 basiko.
376,00 euroan baloratua.
Enkantea egiteko baldintzak.
Epaitegi honetan eginen da (Iruñeko San Roke kalea, zenbaki gabe, lehen solairua), 2012ko maiatzaren 29an, 10:30ean.
Ezinbesteko arrazoiengatik bertan behera uzten bada, hurrengo egun baliodunean eginen da (larunbatak salbu), ordu berean eta toki berean.
Enkantea egiteko, baldintza hauek bete behar dira:
Lehenbizikoa.-Errematea egin aurretik zordunak bere ondasunak askatu ahal izanen ditu, printzipala, interesak eta kostuak ordainduz.
Bigarrena.-Lizitatzaileek beren nortasuna behar bezala frogatu beharko dute, enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adierazi, eta epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Iruñeko Nafarroako Gorteen kaleko 5eko sukurtsalean, 0030 1846 42 000500 1274 kontuan, hain zuzen, 3158.0000. 64 107 11 prozeduraren erreferentzia jarriz, enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena.
Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak itzuli eginen dira errematea onetsi ondoren.
Hirugarrena.-Iragarki hau argitaratzen denetik enkantea egin arte, posturak idatziz aurkezten ahalko dira gutun-azal itxian. Horren barnean erantsi beharko dira posturagilearen behar adinako identifikazioa, enkantearen baldintzak ezagutzen dituelako adierazpena eta aurreko baldintzan aipatutako gordailua egin izanaren frogagiria.
Epaitegiko idazkaritzan aurkeztu ahalko dira, enkantea hasteko ezarritako ordura arte.
Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.
Laugarrena.-Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetu ahal izanen ditu, eta horretarako ez du diru kopururik jarri behar izanen.
Bosgarrena.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
Seigarrena.-Enkantean nahi adina diru eskaini ahal izanen da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %50 izan behar da gutxienez ere, ordainketa geroratzeko eskaini gabe. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 650. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.
Zazpigarrena.-Errematearen prezioa 10 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita.
Eta herritar orori eta bereziki prozesu honetako alderdiei jakinarazteko balio izan dezan, honako hau egiten dut.
Iruñean, 2012ko maiatzaren 8an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1206987