94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 123/2012 prozedura

Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegian, 2012ko apirilaren 26an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 988/2012 berehalako falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

123/2012 epaia.

Iruñean, 2012ko martxoaren 13an.

Nik, Mari Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, ebasketa-falta baten ondoriozko auzia aztertu dut ahozko eta jendaurreko berehalako 988/2012 falta-judizioan. Bertan alderdi izan dira, batetik, Fiskaltza, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, salatzailea, Salvatore Eliseo, eta salatuak, Penka Vasileva eta Lyudnil Stefanov Vasilev. Azken hori ez da agertu, legezko zitazioa egin zaion arren. Horrenbestez, Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut:

Epaitza:

Penka Vasileva eta Lyudnil Stefanov Vasilev kondenatzen ditut, ebasketa-falta baten egileak diren aldetik, hilabetez egunero 8 euroko isuna ordaintzera; guztira, 240 euro bakoitzak, gehi prozesuko kostuak.

Erantzukizun zibila dela-eta, biek ere Leclerc-i 144,40 euroko kalte-ordaina eman beharko diote, batera eta solidarioki.

Ebazpen ha ez da irmoa eta haren aurka apelazioko errekurtsoa jar daiteke lurralde entzutegian, jakinarazi eta hurrengo bost eguneko epean, Prozedura Kriminaleko Legeari buruzko 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta Lyudnil Stefanov Vasilevi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko apirilaren 26an.-Epaile magistratua, María Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1206475