4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. 122/2012 prozedura
Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegian, 2012ko apirilaren 26an.
Aditzera ematen da epaitegi honetan 983/2012 berehalako falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
122/2012 epaia.
Iruñean, 2012ko martxoaren 13an.
Nik, M. Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 983/2012 berehalako falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Adela Lujan Cillero Ares, Penka Vasileva eta Lyudnil Stefanov Vasilev; horietatik bat ere ez da agertu, legezko zitazioa egin bazaie ere. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut:
Epaitza:
Penka Vasileva eta Lyudnil Stefanov Vasilev absolbitu egiten ditut hasiera batean leporatu zitzaien faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko dekretatzen dut.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Lyudnil Stefanov Vasilevi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2012ko apirilaren 26an.-Epaile magistratua, María Paz Benito Osés.
Iragarkiaren kodea: J1206473