94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 478/2011 prozedura

Aránzazu Chocarro Úcar andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Rural Kutxak eskaturik, hipoteka-betearazpen bat dela-eta, Jonathan Poyatos Espinarren, Antonio Poyatos Rodríguezen, Encarnación Espinar Gallardoren, Antonio Espinar Gallardoren, Antonia Gallardo Torresen eta Rafael Espinar Gallardoren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 478/2011 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

Barañaingo mugapean. Hiri finka. Etxebizitza. Iruñeko 4. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 865. liburukia, 164. orria, 2990. finka. Tasazioaren balioa 100.000 eurokoa da.

Beriaingo mugapean. Familia bakarreko etxebizitza. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 4207. liburukia, 76. orria, 1295. finka. Tasazioaren balioa 312.500 eurokoa da.

Enkantea 2012ko ekainaren 14an eginen da, 10:00etan.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adieraztea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 2757 0000 06 0478 11 kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 669. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 670. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Aditzera ematen da betearazpenpekoei enkantearen jakinarazpena horretarako emandako helbidean egitea ezinezkoa gertatuz gero, ediktu honek jakinarazpen gisa balioko duela.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 7an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1206999