4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 827/2011 hipoteka-betearazpena
Epaitegi honetan hipoteka betearazteko prozedura bideratzen ari da, eta horren gaineko esleipen-dekretua eman da. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:
Betearazleari, hots, Caja Rural de Navarra, Sociedad Cooperativa de Créditori (IFK: F31021611, helbidea: Foruen plaza 1, Iruña) honako hau esleitzea, 28.000 euroan: finka, forma irregularra duen lurzatia, baratzea dena Donapea alderdian, Orikainen. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 3249. liburukia, 143. orria, 5914. finka.
Ezereztu eta indarrik gabe uzten dira prozedura honen ondorioz egindako inskripzioa eta geroko idatzohar eta inskripzio guztiak, baita Prozedura Zibilari buruzko Legearen 688. artikuluan aipatzen den ziurtagiria eman ondoren egindakoak ere, halakorik bada. Epai hau irmoa denean behar den agindua igorriko da.
Eman bekio ebazpen honen lekukotza esleipen-hartzaileari, ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren likidazio eta titulu gisa balio izan dezan. Zor den diru-kopurua esleitutakoa baino handiagoa dela adieraziko da bertan.
Eta Nubia-Elena López Restrepori eta Venancio Uriz Olletari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2012ko apirilaren 26an.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1206508