94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Ebroko urtegiaren erregulazio kanona

2012ko apirilaren 20an, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak onetsi du Ebroko urtegiaren 2012ko erregulazio kanonerako proposamena, apirilaren 11ko 849/1968 Errege Dekretuaren bidez (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa) onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Hona hemen banaketa:

A.-Nekazaritzako erabiltzaileak:

1.-Ebroko urtegia abiarazi ondorengo kontzesioa duten eta Ebroko urtegiaren erregulazioaz baliatzen diren hektareek 7,4046446 euro ordainduko dute hektareako, erregulazio kanon gisa.

2.-Ebroko urtegiaren zerbitzua hasi aurreko kontzesioa duten eta berariazko sistema bati heltzen ez dioten hektareek 1,4809289 euro ordainduko dute hektareako, erregulazio kanon gisa.

3.-Ebroko Ur Konfederazioak ustiatzen dituen ubideek, erregulazio kanon gisa, hektarea bakoitzeko 1,4809289 euro gehituko dute beren ureztaketa tarifetan, Ebroko urtegiaren zerbitzua hasi baino lehen ureztatutako hektareetarako eta, 7,4046446 euro hektareako, aldiz, urtegiaren zerbitzua abiarazi ondoren ureztatutako hektareetarako. Era berean, 0,0046279 euro gehituko dute, metro kubikoko, Ebroko urtegia egin ondoko horniduretarako, eta 0,0009256 euro, metro kubikoko, urtegia egin aurreko horniduretarako.

B.-Erabiltzaile hidroelektrikoak:

1.-Ebroko urtegiaren zerbitzua abiarazi ondorengo jauziei 0,0018512 euroko kanona dagokie /kWh-ko, Ebroko urtegiak hornitzen dituen emariek, instalazio bakoitzean, ibaiaren agorraldiko ohiko emariaren gainetik lortzen duten ekoizpenari dagokionez, dagokion neguko murrizketa kontuan hartuta.

2.-Ebro ibaiko aurreragoko jauzi guztiek 0,000925581 euroko erregulazio kanona ordainduko dute lortutako kWh-ko.

C.-Hornidurak.

Ebroko urtegia abiarazi ondoko kontzesioa duten hornidurek, berariazko sistema bati atxikita ez badaude, erregulazio kanon gisa 0,0046279 euro ordainduko dituzte sobera eskuratutako metro kubiko ur bakoitzeko.

Ebroko urtegia abiarazi aurreko kontzesioa duten hornidurek, berariazko sistema bati atxikita ez badaude, erregulazio kanon gisa 0,000925581 euro ordainduko dituzte sobera eskuratutako metro kubiko ur bakoitzeko.

C.-Industriako erabiltzaileak.

Ebroko urtegiaren erregulazioari etekina ateratzen dioten industriako erabiltzaileek erregulazio kanon gisa 0,4627903 euro ordainduko dituzte sobera eskuratutako 1.000 m³-ko.

Aditzera ematen da, kanon horrek kalte egiten diela uste dutenek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioko lehendakari jaunari zuzenduta, hamabost (15) egun balioduneko epean, iragarki hau Zaragozako, Errioxako, Nafarroako, Arabako eta Burgosko Aldizkari Ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Proposamena ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioaren bulegoan (Sagasta pasealekua, 26, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko apirilaren 24an.-Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1206877