3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra
2012ko apirilaren 20an, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak onetsi du Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2012ko tarifarako proposamena, apirilaren 11ko 849/1968 Errege Dekretuaren bidez (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa) onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 309. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Hona hemen banaketa:
A) Ureztatutako hektareak: 45,58436998 euro/ha.
Ureztatzeko hornidura: 0,00524809 euro/m³.
B) Hornidurak: 0,05365786 euro/m³.
C) Ureztatzen diren hektareak, neguan (%30): 13,675311 euro/ha.
Ureztatzeko hornidura neguan: 0,00524809 euro/m³.
Ebroko urtegiaren erregulazio kanona ez dago tarifa horren barnean, bereiz ordainduko baita.
Aditzera ematen da, tarifa horrek kalte egiten diela uste dutenek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioko lehendakari jaunari zuzenduta, hamabost (15) egun balioduneko epean, iragarki hau Zaragozako, Nafarroako eta Errioxako Aldizkari Ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Proposamena ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioaren bulegoan (Sagasta pasealekua, 26, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2012ko apirilaren 24an.-Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1206876