3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra
2012ko apirilaren 17an, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak onetsi du Bardeako Ubideko ura erabiltzeko 2012ko tarifarako proposamena, apirilaren 11ko 849/1968 Errege Dekretuaren bidez (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa) onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 309. artikuluan ezarritako ondorioetarako.
a) Nekazaritzako erabiltzaileek 34,4658021092 euroko tarifa ordainduko dute hektareako.
Obra multzoak amortizatzen 25 urte eman dituzten 58.951,21 hektareei 152.037,41 euro kenduko zaizkie kontzeptu horrengatik.
b) Hornidura eta industriarako erabiltzaileek 0,0215411263 euroko tarifa ordainduko dute metro kubikoko.
c) Aprobetxamendu hidroelektrikoetako erabiltzaileek 0,0086164505 euroko tarifa ordainduko dute Kwh-ko.
Aditzera ematen da, tarifa horrek kalte egiten diela uste dutenek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioko lehendakari jaunari zuzenduta, hamabost (15) egun balioduneko epean, iragarki hau Zaragozako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Proposamena ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioaren bulegoan (Sagasta pasealekua, 26, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2012ko apirilaren 18an.-Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1206875