94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra

2012ko apirilaren 17an, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak Itoizko urtegiaren 2012ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi du, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako. Erregelamendu hori apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen (1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa).

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko I. eta II.1 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 33,2509222754 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.2 eta IV.3 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 33,8462367438 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

c) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko IV.1 sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 34,4415512122 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

d) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa egin baino lehenagokoa badute, 2,8524095856 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

e) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa baino lehenagokoa badute, 2,5841854792 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

f) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa eraiki ondokoa badute, 25,9791793181 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

g) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa eraiki ondokoa badute, 13,8498857234 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

h) Ebroko Ardatza Itoizko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 97.071,36 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

i) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Irati ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, eta agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0107629848 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

j) Erabiltzaile hidroelektrikoek, Aragoi ibaian Itoizko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0035876616 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

k) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa izan, eta ura Nafarroako Ubidetik edo Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0269074619 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

l) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa izan, eta ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0089691540 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

m) Kontsumitu gabeko erabileretarako kontzesioa izan, eta ura Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0026907462 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

n) Kontsumitu gabeko erabileretarako kontzesioa izan, eta ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0008969154 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

o) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 3.462.800,32 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Aditzera ematen da, kanonak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioko buruari zuzenduta, hamabost (15) eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan kanonaren proposamena ikusgai egonen da Konfederazioaren bulegoetan (Sagasta pasealekua 26, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko apirilaren 19an.-Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1206874