94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra

2012ko apirilaren 17an, Zuzendaritza Teknikoak onetsi du Esako Urtegiaren 2012ko erregulazio kanonerako proposamena, apirilaren 11ko 849/1968 Errege Dekretuaren bidez (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa) onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Bardeako Ubidetik hartzeko kontzesioa badute, erregulazio kanon gisa 3,9254163010 euro ordainduko dituzte hektareako.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Esako presa egin baino lehenagokoa badute, 0,4795171815 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

c) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Esako presa egin ondokoa badute, 2,6169442007 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegia erregulatzeko kanon gisa.

d) Ebroko Ardatza Esako urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 17.701,66 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

e) Bardeako Ubideko zentraletan aprobetxamenduak dituzten erabiltzaile hidroelektrikoek 0,0009813541 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

f) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago eta presaren erregulazioa baino lehenagotik dutenek, 0,0008207682 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

g) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago eta presaren erregulazioa baino lehenagotik, 0,0005162202 euro ordainduko dituzte kWh-ko Esako presaren erregulazio kanon gisa.

h) Horniduretarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzen dutenek, ura Bardeako Ubidetik hartzen dutenek, 0,0024533852 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

i) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0016355901 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

j) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago, hartzen dutenek, 0,0002453385 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

k) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago, hartzen dutenek, 0,0001635590 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

l) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 245.193,37 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Aditzera ematen da, kanon horrek kalte egiten diela uste dutenek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioko lehendakari jaunari zuzenduta, hamabost (15) egun balioduneko epean, iragarki hau Zaragozako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Proposamena ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioaren bulegoan (Sagasta pasealekua, 26, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko apirilaren 18an.-Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1206873