94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra

2012ko apirilaren 17an, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak Allozko urtegiaren 2012ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi du, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako. Erregelamendu hori apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen (1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa).

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki baino lehenagokoa badute eta han erregulatutako ura erabiltzen badute, Allozko urtegiko erregulazio kanon gisa 6,4451587608 euro ordainduko dituzte hektareako.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki ondokoa badute eta han erregulatutako ura erabiltzen badute, Allozko urtegiko erregulazio kanon gisa 48,3462448071 euro ordainduko dituzte hektareako.

c) Ebroko Ardatza Allozko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 44.544,16 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

d) Erabiltzaile hidroelektrikoek, Allozko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, erregulazio kanon gisa 0,0060432806 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

e) Erabiltzaile hidroelektrikoek, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute Allozko urtegiko erregulazioari esker, 0,0120865612 euroko kanona ordainduko dute kWh-ko.

f) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 65.153,82 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Aditzera ematen da, kanonak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioko buruari zuzenduta, hamabost (15) eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan kanonaren proposamena ikusgai egonen da Konfederazioaren bulegoetan (Sagasta pasealekua 26, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko apirilaren 18an.-Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1206872