94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra

2012ko apirilaren 17an, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak Urdalurko urtegiaren 2012ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi du, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako. Erregelamendu hori apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen (1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa).

a) Urdalurko urtegia egin ondoren emanak eta haren erregulazioaren onuradunak diren ur-hornidurek 0,0565861422 euroko kanona izanen dute metro kubikoko.

b) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 31.802,87 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Aditzera ematen da, kanonak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioko buruari zuzenduta, hamabost (15) eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan kanonaren proposamena ikusgai egonen da Konfederazioaren bulegoetan (Sagasta pasealekua 26, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko apirilaren 18an.-Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1206871