94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-EXT-28 / 200-RC-1176

Ebroko Ur Konfederazioko ur komisarioak 2012ko martxoaren 1ean erabakita, ofizioz abiarazi da ur aprobetxamendu baten eskubideak amaitzeko espedientea, duela hiru urte baino lehenagotik jarraian ustiatu gabe dagoelako, Ebro ibaian, Lodosako (Nafarroa) udal mugapean. Aprobetxamendu hori Sociedad Navarra de Industrias izenekoari eman zitzaion ureztaketarako, eta Ur Publikoen Aprobetxamenduaren Erregistroan 26194 zenbakiarekin inskribatu zen.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko martxoaren 22an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1205741