3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-EXT-165 SP/ty-p84
Ebroko Ur Konfederazioak 2012ko martxoaren 16an emandako ebazpenaren bidez, amaitu egin dira ur aprobetxamendu honetarako eskubideak: Ultzamako (Nafarroa) udal mugapean, Illarregin, Zibiandiko errekatik indar eragilerako ura hartzeko aprobetxamendua, Sociedad Molino Ilarreguiri aginduz eman eta Ur Publikoen Aprobetxamenduen Liburuan 29031 zenbakiarekin inskribatu zena.
Ez da zortasunik ageri probetxamendu horrekin lotuta.
Aditzera ematen da, aprobetxamendu horren titularrak, haren ahaideek edo egungo jabeek jakin dezaten (Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 163.5 artikuluan xedatutakoa betez, titularra non den jakiterik izan ez denez), bidezko diren eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak edo errekurtsoak aurkez ditzaten, Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeari jarraikiz, hogeita bost eguneko epean, iragarki hau probintziako Aldizkari Ofizialean eta Ultzama-Ilarregiko iragarki oholean argitara eman eta biharamunetik hasita; espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan, (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2012ko martxoaren 16an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1205725