2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARRA
2012ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Ameskoako Limitaciones Mendiko Batzarrak, 2012ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2012ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.
Zudairen, 2012ko martxoaren 22an.-Batzarreko burua, Diego María Flor Gaviria Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1206366