94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO
ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2012ko apirilaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak arautzen dituen ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cadreitan, 2012ko apirilaren 24an.-Mankomunitateko burua, Antonio Esparza Rubio.

Iragarkiaren kodea: L1206286