94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2012ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2012ko apirilaren 23an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2012ko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Cadreitan, 2012ko apirilaren 24an.-Mankomunitateko burua, Antonio Esparza Rubio.

Iragarkiaren kodea: L1206283