2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARE
Ehiza barrutia eratzeko proiektua
Zareko eta Leatxeko Udalak ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu dute, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatua aplikatuz.
Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59 eta 60. artikuluak aplikatzeko, eta ohartarazten da espedientea Udalaren bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.
Jabeek berariaz uko egin ezean, beren jabetza pribatuko lurrak ehiza barrutian sartzeko isilbidezko baimena ematen dutela ulertuko da.
Barrutian sartu beharreko mugapeak: Zare eta Leatxe.
Zaren, 2012ko apirilaren 24an.-Alkatea, Luis Angel Mateo Azcárate.
Iragarkiaren kodea: L1206278