2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MÉLIDA
2012ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Melidako Udalak, 2012ko otsailaren 1ean egin bilkuran, bertaratuen erabateko adostasunez hasiera batean onetsi zituen 2012ko ekitaldiko aurrekontu orokorra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.
Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 28an, eta Udalaren iragarki oholean.
Erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat hartuko dira; orobat, argitara ematen da plantilla organikoaren laburpen hau:
LANPOSTUEN ZERRENDA IZENDUNA
Funtzionarioak
-Idazkaria. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %38,72 (%35 + %3,72 19/2008 F.D.). Egoera: jardunean.
-Zerbitzu anitzetako enplegatua, 1 zenbakiko lanpostua, D maila, lanpostuko osagarria: %6,99 (%4 + %2,99, 19/2008 Foru Dekretua) eta mailako osagarria: %12; 318/2004 Foru Dekretuaren osagarria: %4. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.
-Zerbitzu anitzetako enplegatua, 2 zenbakiko lanpostua, D maila, lanpostuko osagarria: %6,99 (%4 + %2,99 19/2008 Foru Dekretua) eta mailako osagarria: %12; 318/2004 Foru Dekretuaren osagarria: %4. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.
Lan-kontratudunak
-Administrari laguntzailea, D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12; 318/2004 Foru Dekretuaren osagarria: %4, lanpostuko osagarria: %2,99,19/2008 Foru Dekretuaren osagarria. Egoera: hutsik.
LANGILEEN IZENEN ZERRENDA
Funtzionarioak
-Ana Huércanos Marco, idazkaria. Gradua: 6. Osagarriak: %38,72. Egoera: jardunean.
-Justo Jaso Zuazu, zerbitzu anitzetako enplegatua. Gradua: 2. Osagarriak: %22,99. Egoera: jardunean.
-Andrés Urdiciain Murugarren, zerbitzu anitzetako enplegatua. Gradua: 2. Osagarriak: %22,99. Egoera: jardunean.
Administrazio kontratuko aldi baterako langileak
-Katherine Pérez Arellano, administrari laguntzailea, lanaldi partzialean (%55,53). Osagarriak: %18,99.
Melidan, 2012ko apirilaren 23an.-Alkatea, José María Sesma Aznárez.
Iragarkiaren kodea: L1206290