2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LANTZ
Udal ordenantza, Lanzko hermendiko pisten erabilera
arautzen duena. Hasierako onespena
Lanzko Udalak, 2012ko apirilaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lanzko hermendian sartzeko pisten erabilera arautzen duen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betikoz onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lantzen, 2012ko apirilaren 23an.-Alkatea, David Mariñelarena Saralegui.
Iragarkiaren kodea: L1206388