94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Datuen babesaren gaineko araudiaren aplikazioa
Ezkarozeko Udalean

Ezkarozeko Udalak, 2012ko apirilaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Ezkarozeko Udalaren datu pertsonalen fitxategiak sortzea.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, Herri Administrazioen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduak indarra hartzeak berritasun batzuk sartu ditu, 53 eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen du fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Osoko Bilkurak esleiturik dituen eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta bera garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, xedatu da:

Lehenbizikoa.-Ezkarozeko Udaleko fitxategiak dira osoko bilkuran hartutako erabaki honen eranskinekoak.

Bigarrena.-Osoko bilkuran hartutako erabaki honen I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta bera garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Hirugarrena.-Osoko bilkuran hartutako erabaki honen eranskineko fitxategien araua izanen da bakoitzerako zehazten diren xedapen orokorra eta jarraibideak, eta betiere egonen dira aplikatzen ahal zaizkien goragoko legezko eta erregelamenduzko arauen mendean.

Laugarrena.-15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuak babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da erabaki hau Erkidego Autonomoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Borzgarrena.-Udalaren erabaki honek Erkidego Autonomoko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

Fitxategi sortu berriak.

Fitxategia: Lanekoa.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Lanekoa

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: giza baliabideak, nominak eta laneko arriskuen prebentzioa kudeatzea. (Giza baliabideak -Langileen kudeaketa - Langileen prestakuntza - Langileen igoera eta hautapena, oposizioak eta lehiaketak - Nominaren kudeaketa-laneko arriskuen prebentzioa-).

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: enplegatuak (enplegatuak).

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda).

Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, giz. seg./mutualitatearen zenbakia, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

Bertzelako kategoria pertsonalak:

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak-Sorteguna-Sorlekua-Adina-Sexua-Nazionalitatea).

Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (Prestakuntza, titulazioak-laneko eskarmentua).

Datu ekonomiko-finantziarioak eta aseguruetakoak (Bankuko datuak-Nominaren datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi partez automatizatua.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Gizarte Segurantzako erakundeei, ogasun publikoari eta tributuen administrazioari, erregistro publikoei, arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoari, aseguru entitateei, osasun entitateei eta banku, aurrezki kutxa eta errural kutxei (ukituen adostasuna dago.) (Gizarte Segurantzako erakundeei, ogasun publikoari eta tributuen administrazioari, erregistro publikoei eta erkidego autonomoko bertzelako organoei, banku, aurrezki kutxa eta errural kutxei, aseguru entitateei).

e) Hirugarren herrietara aurreikusirik dauden nazioarteko transmisioak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Ezkarozeko Udala (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Rotxapea karrika, 10 - 31690 Ezkaroze.

h) Segurtasun neurrien maila: erdi mailakoak.

Fitxategia: Jarduera ekonomikoa eta kontabilitatea.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Jarduera ekonomikoa eta kontabilitatea

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Udalaren kudeaketa ekonomikoa eta aurrekontuak. Bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa; diru betebeharrak betetzea/ez betetzea; zerbitzu ekonomiko, finantzario eta aseguruetakoak; bertzelako xedeak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: enplegatuak (enplegatuak). Bezeroak eta erabiltzaileak; hornitzaileak; elkartekideak eta kideak; eskatzaileak; onuradunak eta kargu publikoak.

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda); erregistro publikoak eta Administrazio Publikoak.

Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

Bertzelako kategoria pertsonalak:

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak-Sorteguna-Sorlekua-Adina-Sexua-Nazionalitatea).

Merkataritzako datuak.

Ondasun eta zerbitzuen salerosketa.

Datu ekonomiko-finantziarioak eta aseguruetakoak (Bankuko datuak-Nominaren datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi partez automatizatua.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ogasun publikoari eta tributuen administrazioari, erregistro publikoei, arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoari, aseguru entitateei, diru betebeharrak betetze eta ez betetze aferetan aritzen diren entitateei; banku, aurrezki kutxa eta errural kutxei (ukituen adostasuna dago.)(Gizarte Segurantzako erakundeei, ogasun publikoari eta tributuen administrazioari, erregistro publikoei eta erkidego autonomoko bertzelako organoei, banku, aurrezki kutxa eta errural kutxei, aseguru entitateei).

e) Hirugarren herrietara aurreikusirik dauden nazioarteko transmisioak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Ezkarozeko Udala (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Rotxapea karrika, 10 - 31690 Ezkaroze.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Harremanetarako agenda eta posta elektronikoa.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Harremanetarako agenda eta posta elektronikoa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: datuen posta elektronikoaren kudeaketa. Bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa; komunikazio elektronikoko zerbitzuak ematea; komunikazio elektronikoko zerbitzuen gidak/katalogoa; bertzelako xedeak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: enplegatuak (enplegatuak). Bezeroak eta erabiltzaileak; hornitzaileak; legezko ordezkariak; elkartekideak eta kideak; eskatzaileak; harremanetarako pertsonak; onuradunak eta kargu publikoak.

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda); bertze pertsona fisiko batzuk; jendearengana heltzeko bideak; erregistro publikoak; entitate pribatua eta Administrazio Publikoak.

Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

Bertzelako kategoria pertsonalak:

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak-Sorteguna-Sorlekua-Adina-Sexua-Nazionalitatea).

Gizarte inguruabarrak.

Enpleguaren xehetasunak.

Merkataritzako datuak.

Datu ekonomiko-finantziarioak eta aseguruetakoak (Bankuko datuak-Nominaren datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi partez automatizatua.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago lagapenik.

e) Hirugarren herrietara aurreikusirik dauden nazioarteko transmisioak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Ezkarozeko Udala (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Rotxapea karrika, 10 - 31690 Ezkaroze.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Katastroa.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Katastroa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: katastroaren kudeaketa; bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa; diru betebeharrak betetzea/ez betetzea; zerbitzu ekonomiko, finantzario eta aseguruetakoak; bertze xede motak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: jabeak eta errentariak.

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda).

Erregistro publikoak.

Administrazio Publikoak.

Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

Bertzelako kategoria pertsonalak:

Ondasun eta zerbitzuen salerosketa.

Gizarte inguruabarrak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi partez automatizatua.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ogasun publikoari eta tributuen administrazioari, erregistro publikoei, arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoari, Administrazio Publikoko bertze erakunde batzuei, eta banku, aurrezki kutxa eta errural kutxei (ukituen adostasuna dago.)(Gizarte Segurantzako erakundeei, ogasun publikoari eta tributuen administrazioari, erregistro publikoei, erkidego autonomoko bertzelako organoei, banku, aurrezki kutxa eta errural kutxei, aseguru entitateei).

e) Hirugarren herrietara aurreikusirik dauden nazioarteko transmisioak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Ezkarozeko Udala (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Rotxapea karrika, 10 - 31690 Ezkaroze.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Lizentziak, baimenak, espedienteak eta kontzesioak.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Lizentziak, baimenak, espedienteak eta kontzesioak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: lizentzia guztien kudeaketa, espedienteak, baimenak eta kontzesioak, haien gaineko eskumenak Udalarenak badira; bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa; elkarte, kultur, josteta, kirol eta gizarte jarduerak; diru betebeharrak betetzea/ez betetzea; zerbitzu ekonomiko eta aseguruetakoak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: kargu publikoak; jabeak eta errentariak; legezko ordezkaria; eskatzaileak; onuradunak.

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda).

Bertze pertsona fisiko batzuk; jendearengana heltzeko bideak; erregistro publikoak; entitate pribatua eta Administrazio Publikoak.

Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IKZ/NAN, izen-deiturak, helbidea/, telefonoa, sinadura/hatz-marka.

Bertzelako kategoria pertsonalak:

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (Egoera zibilari buruzko datuak-Sorteguna-Sorlekua-Adina-Sexua-Nazionalitatea), gizarte inguruabarrak, enpleguari buruzko xehetasunak, merkataritzako jakingarriak, ondasun eta zerbitzuak eskualdatzea, ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (Prestakuntza, titulazioak-laneko eskarmentua), datu ekonomiko-finantziarioak eta aseguruetakoak (Bankuko datuak-Nominaren datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi partez automatizatua.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Gizarte Segurantzako erakundeei, erregistro publikoei, lanbide elkargoei, Administrazio Publikoko bertze erakunde batzuei; segurtasuneko indar eta gorputzei; arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoari, fitxategiaren arduradunarekin harreman zuzena duten erakunde edo pertsonei eta banku, aurrezki kutxa eta errural kutxei (ukituen adostasuna dago.)(Gizarte Segurantzako erakundeei, ogasun publikoari eta tributuen administrazioari, erregistro publikoei eta erkidego autonomoko bertzelako organoei, banku, aurrezki kutxa eta errural kutxei, aseguru entitateei).

e) Hirugarren herrietara aurreikusirik dauden nazioarteko transmisioak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Ezkarozeko Udala (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Rotxapea karrika, 10 - 31690 Ezkaroze.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Udal errolda.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Udal errolda.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Udal Erroldaren kudeaketa; giza baliabideak; gizarte laguntzaren kudeaketa; xede estatistiko, historiko edo zientifikoak; alderdi politiko, sindikatu, eliza, konfesion eta komunitate erlijioso eta elkarte, fundazio eta irabazi asmorik gabeko bertzelako entitateetako elkartekide eta kideen kudeaketa.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: eskatzaileak; Udal Errolda.

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda).

Erregistro publikoak.

Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

Bertzelako kategoria pertsonalak:

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak-Sorteguna-Sorlekua-Adina-Sexua-Nazionalitatea).

Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (Prestakuntza, titulazioak-laneko eskarmentua).

Gizarte inguruabarrak.

Ondasun eta zerbitzuen salerosketa.

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi partez automatizatua.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ogasun publikoari eta tributuen administrazioari, erregistro publikoei, arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoari, Administrazio Publikoko bertze erakunde batzuei, eta banku, aurrezki kutxa eta errural kutxei (ukituen adostasuna dago.)(Gizarte Segurantzako erakundeei, ogasun publikoari eta tributuen administrazioari, erregistro publikoei, erkidego autonomoko bertzelako organoei, banku, aurrezki kutxa eta errural kutxei, aseguru entitateei).

e) Hirugarren herrietara aurreikusirik dauden nazioarteko transmisioak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Ezkarozeko Udala (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Rotxapea karrika, 10 - 31690 Ezkaroze.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Izatezko bikoteak.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Izatezko bikoteak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: izatezko bikote eta ezkontza zibilei dagozkien datuen kudeaketa. Bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa; xede estatistiko, historiko edo zientifikoak; bertzelako helburuak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: legezko ordezkaria; eskatzaileak.

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda).

Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IKZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka.

Bertzelako kategoria pertsonalak:

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak-Sorteguna-Sorlekua-Adina-Sexua-Nazionalitatea).

Gizarte inguruabarrak.

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi partez automatizatua.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Erregistro publikoei, arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoari eta Administrazio Publikoko bertze erakunde batzuei (ukituen adostasuna dago.)

e) Hirugarren herrietara aurreikusirik dauden nazioarteko transmisioak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Ezkarozeko Udala (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Rotxapea karrika, 10 - 31690 Ezkaroze.

h) Segurtasun neurrien maila: erdi mailakoak.

Fitxategia: Udalbatzako interesen erregistroa.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Udalbatzako interesen erregistroa

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Udalbatzako kideen ondarea eta egoera ekonomikoa erregistratzeko legezko eginbeharra betetzea; bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa; bertzelako helburuak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: Kargu publikoak.

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda).

Interesdunek emanda.

Kargu publikoak.

Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

Bertzelako kategoria pertsonalak:

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak-Sorteguna-Sorlekua-Adina-Sexua-Nazionalitatea).

Gizarte inguruabarrak.

Merkataritzako datuak.

Enpleguaren xehetasunak.

Datu ekonomiko-finantziarioak eta aseguruetakoak (Bankuko datuak-Nominaren datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi partez automatizatua.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ogasun publikoari eta zerga administrazioari, erregistro publikoei, arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoari, eta banku, aurrezki kutxa eta errural kutxei (ukituen adostasuna dago).

e) Hirugarren herrietara aurreikusirik dauden nazioarteko transmisioak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Ezkarozeko Udala (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Rotxapea karrika, 10 - 31690 Ezkaroze.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Sarrera/Irteera erregistroa.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Sarrera/Irteera erregistroa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Udalaren eta haren zerbitzuen kudeaketaren beraren gaineko agiri guztien kudeaketa: bertzelako xedeak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: enplegatuak (enplegatuak); bezeroak eta erabiltzaileak; hornitzaileak; legezko ordezkaria; elkartekideak eta kideak; eskatzaileak; harremanetarako pertsonak; onuradunak eta udalerriko bizilagunak.

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda).

Erregistro Publikoa.

Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

Bertzelako kategoria pertsonalak:

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (Egoera zibilari buruzko datuak-Sorteguna-Sorlekua-Adina-Sexua-Nazionalitatea), ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (Prestakuntza, titulazioak-laneko eskarmentua), gizarte inguruabarrak, enpleguari buruzko xehetasunak, merkataritzako jakingarriak, ondasun eta zerbitzuak eskualdatzea, datu ekonomiko-finantziarioak eta aseguruetakoak (Bankuko datuak-Nominaren datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi partez automatizatua.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Erregistro publikoei, arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoari, aseguru entitateei (ukituen adostasuna dago).

e) Hirugarren herrietara aurreikusirik dauden nazioarteko transmisioak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Ezkarozeko Udala (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Rotxapea karrika, 10 - 31690 Ezkaroze.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Tributuak.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Tributuak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: zerga, tasa eta kontribuzio guztien kudeaketa kontabilitatekoa eta fiskala. Bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa. Diru betebeharrak betetzea/ez betetzea; zerbitzu ekonomiko, finantzario eta aseguruetakoak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: enplegatuak (enplegatuak). jabeak eta errentariak, hornitzaileak; eskatzaileak, onuradunak eta kargu publikoak.

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda).

Erregistro Publikoa.

Administrazio Publikoa.

Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

Bertzelako kategoria pertsonalak:

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (Egoera zibilari buruzko datuak-Sorteguna-Sorlekua-Adina-Sexua-Nazionalitatea), gizarte inguruabarrak, ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (Prestakuntza, titulazioak-laneko eskarmentua), merkataritzako jakingarriak, ondasun eta zerbitzuak eskualdatzea, datu ekonomiko-finantziarioak eta aseguruetakoak (Bankuko datuak-Nominaren datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi partez automatizatua.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Gizarte Segurantzako erakundeei, ogasun publikoari eta tributuen administrazioari, erregistro publikoei, arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoari, Administrazio Publikoko bertze erakunde batzuei; bertze finantza-entitateei; diru betebeharrak betetze eta ez betetze aferetan aritzen diren entitateei; fitxategiaren arduradunarekin harreman zuzena duten erakunde edo pertsonei eta banku, aurrezki kutxa eta errural kutxei (ukituen adostasuna dago).

e) Hirugarren herrietara aurreikusirik dauden nazioarteko transmisioak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Ezkarozeko Udala (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Rotxapea karrika, 10 - 31690 Ezkaroze.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Ezkarozen, 2012ko apirilaren 23an.-Alkatea, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L1206392