94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Izaskun Liciaga Goena eta Manuel Peleato Sanchez. Jarduera: lokala moldatzea, klinika odontologikoa paratzeko. Tokia: Kale Nagusia 27-behea.

Etxarri Aranatzen, 2012ko apirilaren 9an.-Alkatea, Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L1207189