94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Lizarrako udal katastroko 5. poligonoko 107, 302 eta 303. lurzatietan, Noveleta auzoan, bidea mugarriztatzeko
espedientea abiaraztea

Lizarrako Udalak, 2012ko apirilaren 12an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Lizarrako Udalak duen dokumentazioa, Lizarrako Noveleta auzoan bide bat dagoela agertzen duena, Lizarrako udal katastroko 5. poligonoko 107, 302 eta 303. lurzatietan mugarriztatzea egiteari dagokionez.

Kontuan izanik entitate honen Ogasun Alorreko Katastroko Bulegoak berariaz prestaturiko memoria, katastroko lurzati horietan mugarriztatzea egiteko beharra arrazoitzen duena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 114. artikuluaren arabera eta Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuari jarraikiz; eta aipatu Foru Legearen 8.3 artikuluarekin eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.c.) artikuluarekin bat, honako gai hau Hirigintzako, Ingurumeneko eta Etxebizitzako Informazio Batzorde Iraunkorraren esku utzi ondoren nahitaezko irizpena egin dezan,

ERABAKI DA:

1.-Lizarrako udal katastroko 5. poligonoko 107, 302 eta 303. lurzatietan, Noveleta auzoan, bidea mugarriztatzeko espedientea abiaraztea, ondoren Jabetza Erregistroan inmatrikulatzeko.

2.-Erabaki hau ukitutako lurzatien jabeei jakinaraztea.

3.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Lizarrako Udalaren iragarki oholean ipintzea.

4.-Erabaki hau ukitutako lurzatien jabeei jakinaraztea, eta bai haiei bai finken gaineko zernahi eskubide dutela adierazten duten orori ohartaraztea ezen eragiketa hasi baino hogei egun lehenagora arte aukera izanen dutela beren eskubideen alde zernahi agiri eta frogagiri aurkezteko Udalari, egun horretatik aitzina ez baita beste inolako alegaziorik onartuko.

5.-Honako erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hirurogeita hamargarren egunaren biharamunean eginen dira mugarriztatze-lanak. Aipatu iragarkia argitaratu ondoren egun hori zer egun den jakinaraziko zaio zuzenean 5. poligonoko 107, 302 eta 303. lurzatien jabetzari, bere finkako mugetan ager dadin finkatuko den egun eta ordu zehatz horretan.

6.-Lizarrako Jabetzaren Erregistroan erabaki hau jakinaraztea, jabariaren inskripzioen bazterrean oharra idatz dezan; entitate honen Ogasun Alorreko Katastroko Bulegora igortzea, eta gaiari buruzko espedientera biltzea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lizarran, 2012ko apirilaren 16an.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1206041