94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Jarduera sailkatua. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako udal lizentzia eman dela:

Jarduera: tortillak egiteko produkzio-linea handitzea, putzuko uraren tratamendua eta hondakinen uren araztegia. Tokia: industrialdea (katastroko 2/712 lurzatia). Udalerria: Buñuel. Sustatzailea: Alinaco, S.L. Lizentzia eman zen eguna: 2012ko apirilaren 19an.

Buñuelen, 2012ko apirilaren 23an.-Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.

Iragarkiaren kodea: L1206269