2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
Xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Udal honek, 2011ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zuen:
"Seigarrena.-Xehetasun azterlana Biurrungo 2-576 lurzatian. Hasierako onespena.
Aho batez erabaki dute:
1) Hasiera batean onestea Biurrungo 2-576 lurzatian Luis Echavarrik eta Silvia Eransusek sustatu duten xehetasun azterlana."
Erabaki honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean jakinarazpen honen biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
Jakinarazten dizugu, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan.
Biurrunen, 2012ko apirilaren 20an.-Alkatea, Jesús I. Astrain.-Idazkaria, Miguel A. Albisu.
Iragarkiaren kodea: L1206334